ESKOLA HERRI BATEAN



Urtero bezala, herriko eskolaren guraso-elkarteko kideok herri txikietako eguna antolatu dugu. Ospakizun bat badirudi ere, ekintz honen bitartez herri txikietako eskolek duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Azken bolada honetan, ikasgune askok gabezi larriak izan dituzte, eta haien jarduerak urritu edota kendu behar izan dute. Baina, zeintzuk dira herriko eskolaren gabeziak eta erronkak?



Hasteko, giza baliabideak mugatuta daude. Hau da, ez daude ez irakasle nahikorik ez ikasle nahikorik. Hori dela eta, gobernuak hainbat ikastola ixtea proposatu du. Itxiko ez diren eskolak ez dira hobeto egongo, beste arazo batzuei aurre egin beharko dute. Hari hori jarraitzen badugu esan dezakegu herri txiki askok mendialdean daudela, neguan oso tenperatura baxuak pairatzen. Mantenimendu ezak eraikinetan, adibidez berogailuetan, ikasleek sekulako hotza izatea eragiten du. 



Abantailei dagokionez, herri txikietako hezkuntza egunero balio eta aukera asko eskaintzen dizkigu. Gai honetan ezerk ez luke herriko eskolen inguruan daukagun iritzia hobeto azalduko esaldi honek baino. Herri txikiko hezkuntzak ikasleak baino, pertsonak osatzen ditu. Beste modu batean esanda, eskolen inguruan sortzen diren harremanak sakonagoak izateaz gain estuagoak dira. Horren ondorioz, auzo-lana eta elkarbizitza bultzatzen da. Gorputzaren bihotza edo autoaren motorra, bai herri txiki batean bai hiri handi batean, hori da eskolek daukaten eginkizuna.



Aurreko paragrafoan azaldutako elkarbizitza sustatzeko hainbat proposamenak ditugu. Proposamen horien xedea hau da: eskolak daukaten izaera ezagutaraztea eta beste lekuetara zabaltzea. Hori lortzeko funtzekoa da bai biztanleen bai instituzioen parte hartze indartsuago bat izatea. Garrantsitzua da ulertzea eskolak ikasteko leku bat izanda ere, herri guztien kultura guneak dira. Haietan ezinkonta jarduerak antolatzen direlako. 



Geure eskolen garrantzia ondo ulertutzen badugu eta aurreko atalan aurkeztutako proposamen guztiak kontuan izaten baditugu, lehenengo paragrafoan garatutako arazoei aurre egin ahal izango diegu. Are gehiago, lehen aipatu bezala, gure herrien bihotz kulturala eta intelektuala bizirik mantenduko dugu. Geure eskutan dago bihotz hori edonoiz baino biziago eta indartsuago egotea. Beraz, zain dezagun gaur egun hainbeste behar ditugun eskolak.