Tokiko telebistak emititzeari utzi



Gure eskualdean urteetan egon da ondo funtzionatu duen telebista bat. Orain arte iragarkiei eta dirulaguntzei esker egin du aurrera. Baina, azkenaldi honetan, audientziak zein dirulaguntzak beheraka egin dute. Horregatik, tokiko telebistak emititzeari uzteko asmoa azaldu egin du. Idazten dut ez nagoelako batere ados ideia horrekin. Betiko telebista lagundu behar dugu ez desagertzeko. Horretarako, nire iritzi pertsonala azalduko dut eta ahinbat telebista sustatzeko daitezkeen ahinat neurri emango ditut. 



Hasteko, tokiko telebistak ahinbat onurak ditu: lehenengoa da, gertuko informazioa trasmititzen duela telesaioetan. Tokian gertatzen diren larrialdiei, notiziei, kexei edota legeei buruz berri ematen du; noski, beste lekuetakoei buruz hitz egiten duela. Baina, garrantzi handiagoa ematen dio bertako gertakizunei. Bigarren onura da, bertako hizkuntza zabalkundea dela telebista lokala. Azken finean, bertako hizkuntzan telesaioak egiterakoan, bultzatu eta zabaldu eginten du bertako eta kanpoko jendean. Horrela, ez da galtzen eta hiztun gehiago gehitu ahal ditu.  



Jarraituz, eskualdearen berri izateko tokiko telebista izatea garrantsitsua da. Beharrezkoa da telebista propioa izatea; horrela, esan dudan bezala, tokiko gertakizunak kontatuko dira eta ez lurralde osokoak. Jendeari bakarrik inporta zaio bizi diren tokian gertatzen diren gauzak, ez beste inongokoak. Are gehiago, esaera zaharrak dioenez, arrain handiak jaten du ttipia. Hori gertatuko da, ez badugu gure telebista lokala laguntzen; beste telebista kateek jan egingo dute, eta desagertuko da azkenean.  



Telebista-eredu berriek betiko telebista arriskuan jarri dute. Orain gazteek Netflix, HBO, Amazon, Sky, Youtube... plataformak erabiltzen dituzte. Hori gertatu oi da telesaioak azpergarriak bilakatu direlako. Azken bolada honetan, gailua pizterakoan, bakarrik Covid-19ri buruz hitz egiten dute edo ¨La Isla de las Tentaciones¨ saioari buruz. Orduan, hori ikusita, telebista horretako piztzeko, beste leku berrietara jo dute gazte guztiak entretenitzeko. Ez direlako gaur egun,btelebistan agertzen denarekin identifikatzen. Baina, XXI. mendeko arazo bat da. Lehen, saio dibertigarriak zeunden; benetakoak tokiko jendearekin, denek ezagutzen ziren denen artean. Hori bai zen benetako telebista eta ez oraingokoa. 



Tokiko telebista bultzatzeko, lehenengo eta behin berreskuratu behar dugu. Gustuko telesaioak jarri beharko lirateke; horretarako, inkestak egin ahal lirateke kaleetan. Kazetariek eta ikusentzunezko profesionalek egin ahal lituzkete. Horrela eginda, jendeek berriz jarriko dute tokiko telebista; ezagutzen baitituztelako agertzen diren pertsonak. Hurbilagoa izango da, eta askoz pertsonalizatua lurraldearentzat. Adibidez, leku batean non ia jende guztia heldua da, arratsaldean telenobelak jarri beharko lirateke. Aldiz, gazteak izatekotan, fikziozko eta akziozko filmak jarri beharko lirateke. 

Telesaioak, zailagoak dira, baina ez ezinezkoak. Aurkitu ahal dira denontzat, ordu eta egun batzuetan gazteentzako, eta beste batzuetan helduentzako. Horrela eginda, jedeak berriz piztuko du telebista eta eskualdeko tokiko telebista ez dio emititzeari utziko. 



Bukatzeko, telebista lokala, esan dudan bezala hurbila izan behar da. Jendeak identifikatuta sentitu behar da. Horrela izanda, gehiago piztuko dute, eta, era berean, gehiago iraunduko da bizirik. Ezin diegu kate handiek tokikoak jateari utzi; berreskuratu behar dugu gurea dena, kosta a la kosta.