Gaur egungo supermerkatu eta enpresa handiek gure hirietan izan duten haskundea begibistakoa da. Geroz eta pertsona gehiago izan, orduan eta supermerkatu eta empresa handiagoak sortzen dira gure hirietan. Euskal Herriko auzo askotan herri mugimendu ugri sortzen hasi dira elikdura-kate hauen kontra burrukatzeko. Gure herrian dauen denda txikiek ez dute batere argi haien etorkisuna zein izango den, zeren denda handi hauekin lehiatzea ez baita erraza.  Zilegia al da denda txiki hauek multinazionalen aurka aritu beharra komunitatean lekua mantentzeko? Erabateko erreztasunak izango dituzte elikadura kateek haien langileekin nahi dutena egiteko? Gure herriko dendek badute zer egin enpresa hauen kontra?



     Alde bateik, esan beharra dago, denda txikiek eta merkatuek dituzten produktuak askoz onuragarriagoak direla gure osasunerako. Genetikoki eraldatuak izan ez direlako eta intzektuak hiltzeko produktuak bota ez dizkietelako besteak beste. Bestalde, dendetan dauden langileak txikitatik izan ditugu bertan, guri lagundu nahian. Gainera, normalean haiek hautatutako ogibideak izaten dira, belaunaldiz belaunaldi pasatzen direlako denden jabetza, supermerkatuetan ez bezala. 



     Beste alde batetik, kontuan izan behar dugu normalean supermerkatu edo denda handietara joateko joera daukagula. Horregatik, udalak aurretiaz pentsatu behar du denda txikiak nola sustatu, herriak daukan biziarekin eta familia askok daukaten diru-iturriarekin bukatu ez dezagun. Supermerkatuen haskundea dela kausa, langileek izango dituzten lan-baldintzak sarritan kezkatzen ditu lan eske daunden pertsonei, haiek izango baitira enpresa haien partaide. Hori dela eta, gobernuak argi eta garbi utzi behar du zein baldintzatan lan egingo duten eta nolakoak izango diren haien kontratuak.



     Aurretiaz esandakoa laburbilduz, gauza asko kontuan izan behar ditugu. Nire aburuz, jendeak dioena denda txikien egoerari buruz errealitate utza da. Ezin dugu pentsatu denda txiki batek multinazional baten aurka lehiatu eta irabazi egingo duela. Enpresa handi hauek, normalean, lan-baldintza prekarioak  izaten baitituzte haien langileentzako eta produktuen presioak gora eta behera mugitzen dituztelako alboko dendekin lehiatu nahian. Nire iritziz ezin ditugu supermerkatuak debektu, ilegala baita. Baina gendea kontzientziatu dezakegu supermerkatuetara joan ez daitezen eta herriko dendetan eros dezaten.