Hain luze eta gogorra suertatzen ari zaigun denbora honetan zehar, gehiengoak, pertsona guztiak ez esatearren, bere buruaz ez zekien gauza asko ikasten ari dela zihur nago. Gure bizitzetan bat-batean eta hala beharrez inposatutako parentesi honek, norberaren barne-mundua ezagutzeko aukera polita dela iruditzen zait; txikitan genituen ametsak berreskuratzeko eta praktikan jartzen saiatzeko momentua, agian. Neronek berrerakarri dut, esate baterako, guztiz ahaztua nuen gazteetako nahia: musikaria izatea. Gutxi axola zitzaidan zein tresna nahiago nuen jo; sentitzen nituenak mundu osoari garraxikatu nahi nizkion. Baita besteengan emozioak pizten lortzea ere. Orduan ohartu naiz sormena lantzeko jarduerek duten garrantzia txikiaz, gure seme-alaben ikastetxean adibidez, bigarren mailako ikasgaiak izango balira bezela. Ez genuke esfortzu pitin bat egin behar hain onuragarriak diren jarduera hauek ahalik eta gehien sustatzeko gure gazteengan?



Aurrekoaren harira: gure seme-alabak emozioak gestionatzen eta sormena lantzen trebeak izan daitezen, marrazketa eta musika bezalako ikasgaiak lantzea gomendatzen dute adituek. Izan ere barne-oreka mantentzen laguntzen duten jarduerak dira.



Soberan ulertzeko gai gara denok matematikak, hizkuntzek, natur zientziek etab. duten pisua ikasketetaz ari garenean. Funtsezko ikasgaiak bait dira gazteak prest heldu daitezen heldutasunera. Baina, non geratzen da arlo horiek landu ahal izateko beahrrezkoa den kontzenrazioa? Izan ere, musika eta marrazketa bezelakok lantzean, zentratzeko trebetasunak ere lantzen dira, sinesgaitza dirudien arren. Eta zer esanik ez ikasle- irakasleen artean sortzen den konplizitate horri buruz. 

 

Hona bakoitzak bere buruari egiteko galdera bat: ez ahal zaizu iruditzen zuri, ikastetxe honetako ikasle baten guraso bezela, zure eskura dagoena egin beharko zenukeela sormena bezelako arlo garrantzitsu eta ezinbesteko bat bultzatzeko?

 

Orain arte esandakoa kontuan arturik, gure gaztetxoek, esperimentatzeko eta ikasgelaz harago dagoen mundu handi hori ezagutzeko behar dituzten tresnak eskeintzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Burmuinak irekitzen eta bere kabuz pentsatzen irakastea, irakasle batek egin dezakeen gauza garrantzizuena baita ere. Behar bada, horrela, gure seme- alabek ez dute ahaztuko zein den bete nahi duten amets hori.