HEZKUNTZA  APROPOSA? BAI ALA EZ?

                      

Otsaila zen, eta gure mundua betiko martxan zioan. Baina ez genekigun zer gertatuko litzaiguke gure hurrengo hilabete edo agian urteetan. Bapatean eta ziztu bizian azaldu zen koronbirusari buruzko tema hau gure hitzetan, erderaz esaten den bezala  de la noche a la mañana . Asteak pasa, jendeak zuen ezjakintasun eta preokupazio maila nabarmena zen guztion aurpegietan. Eta hori errematatzeko, gobernuak erabaki zuen guztiok etxean egokituko beharko ginaketeela. Une horretan, burura etorri zitzaizkigun galdera mordo bat, baina niri lehena bururatu zitzaidana hauxe izan zen. Zer egingo dute orain nire seme-alabek eskolara joan gabe?

 

Sormena lantzeko jarduerak egitea gomendatzen zuten adituek, baina nerabeen esanetan, sormena lantzeko jarduera horiei ez zitzaien behar adinako baliorik ematen. Sormena eta oreka emozionalari eusteko oso aproposak dira aktibitateak eta nire ustetan, egoera deseroso honetatik irteteko garrantzitsuak. Eskola eta institutuetan marrazketa eta musika bezalako ikasgaiak ditugu, baina dirudienez ez dira agian matematika bezain garrantzitsuak. Baina, badakigu gure haur eta gazteen etorkizunerako beharrezko kontzeptuak, gai aspergarri eta luze hauen bidez barneratuko dituzten?



Alde batetik, marrazketa eta musika bezalako ikasgaiak erabat baliagarriak dira haur eta gazte hauen garapenerako, baita bestelako zenbait gaitasun (kontzentrazioa, ikasle-irakasleen arteko harremanak...) lantzeko ere. Irakasle-ikasle harremana askotan erabakigarria da, ikasleak irakaslearen gertutasun  hori somatu ezkero, konfiantza maila handitzen du. Honek klase birtualen momentuan, arreta eta kontzentrazioa ,besteak beste, ahalbidetzen du.



Bestalde, ikasgai hauek aproposak dira haurrengan nahiz gaztetxoengan ikasteko interesa eta esperimentazioa sustazteko. Jakinda musikan taldean jo eta ikasi daitekeela, guztien interesa pizten du eta talde lana ere bultzatzen du. Bertan txikitatik sustatzen da taldeko kideen taldelana eta honek ere erreztasuna ematen dio irakasleari klasea emateko garaian. Gainera esperimentazioaren bidez buru txikitxo eta ez hain txikitxo horien garapena ere bultzatzen da.



Hau dena esanda, uste dut argi geratu dela, gaur egungo hezkuntza birpasatu  eta aldaketa batzuk egin behar direla aurrerapausuak emateko. Azkenik komentatu nahi dut lotsagarria dela, pandemia baten agerpengatik konklusio hauetara iristea orain, eta ez duela urte batzuk.