Larrabetzun, 2020ko irailaren 28an



Auzokide agurgarri horiek,

kontsumo-taldeko partaideak gara, eta gaurkoan gai honi buruz hitz egiteko idazten dugu gutun hau.



Denok dakigun moduan, kontsumo taldeen helburua, herri edo hirietan bertako eta kalitatezko produktuen konsumoa sustatzea da, eta honetaz kontzientzia piztu nahi dizuegu denoi. Produktua zuzenean ekoizleari erosteak dituen alde on eta txarrak azalduko dizkizuegu.



Lehenik eta behin, beharrezkoa da esatea, bertako ekoizleen produktuak erosita, %100an dakigula haien jatorria, eta beraz, haien itzelezko kalitatea zein den ere. Egia da, produktu hauen prezioa, supermerkatuko edozein markakoena baino pixka bat altuagoa izango dela, baina tira, zer nahiago duzue, kalitate goreneko produktu bat, edo edozelan hazi edo hezitako jaki bat? prezioa ez da asko nabarituko, baina zure gorputzak asko eskertuko du, eta ez esanik, hemengo produktoreek eta jakina gure Lurra planetak.

Gainera hurbileko ekoizleen produktuak erosteak oraindik onura gehiago dauzka horietaz aparte, adibidez, gure inguruko baserritarrak babestea, izan ere, azken urteotan, enpresa desberdinen sorreraren erruz, produktu transgenikoen erruz edo beste faktore batzuen erruz, hauen salmenta jaitsi egin da, eta asko gainera, haien lanak arriskue jarriz. Lehen, igandero azokan saltzen ziren produktu hauek, baina gaur egun? orain azokak oso udalerri gutxitan egiten dira, eta gainera ez du jende askok han erosten.

Horretaz aparte, gure ingurumena babestea oso garrantzitsua da ere. Geroz eta okerrago dago planeta, aldaketa klimatikoa dela eta, eta dena gizakion erruz izaten ari da. Produktu hauek guztiz ekologikoak dira, eta ingurumena errespetatzen dute, ez baitira intsektizida edo pestizida toxikoak erabiltzen, eta honela planeta errespetatzen dugu, gure lurzoru eta landa-eremuak zainduz, eta noski, gure osasuna ere bai.

Azkenik, bertako ekonomian hazkunde bat lortzea da helburu, azken urteotan, lehen aipatu den bezala, bertako ekoizleen babesa zihurtatzen sahiatzen ari baitgara, ez baitaude egoera guztiz onean, eta produktu hauen kontsumoa sustatuz, haien egoerak hobera egingo luke, dudarik gabe.



Laburbilduz, hurbileko produktuen erosketak, pixka bat garestiagoa izan arren, hainbat onura ekarriko dizkigu guztioi, bakoitzaren osasunari, lur planetaren osasunari, bertako produktuen ekoizpenari, tokiko ekonomiari, hurbileko ekoizleei...

Datorren astean, urriaren lehenengo astean zehar, bertako ekoizle desberdinen produkuak egongo dira salgai herriko plazan, goizeko 11:30etatik aurrera, eta daztatzeko dohaneko janaria egongo da. Zatoz!



Gonbidapena onartuko duzuelakoan, ikusi arte,

Larrabetzuko kontsumo taldea.