Gaur egun, izugarrizko dependentzia daukagu teknologiarekiko. Gure bizitzaren parte bihurtu da eta askoren kasuan, txikitatik izandako tresna bat izan da. Bizitzako arlo guztietan erabiltzera ohitu gara eta dagoeneko, ez dakigu mundu erreala mundu birtualetik bereizten. Teknologiaz beteriko mundu batean bizi gara eta horrek, nahiz eta guk ez ikusi, kaltetu egin gaitu gure egunerokotasunean. 



Lehenik eta behin, dependentzia izugarria sortu du gizakiarengan. Ez dakigu tekonologiarik gabe bizitzen, horretara ohitu garelako. Eta teknologiarik gabe gaudenean galduta sentitzen gara. Denerako behar dugula sentitzen dugu. Izan ere, gauzak teknologiaren bitartez egiten ikasi dugu, eta zaila da hori aldatzea eta irtenbide gehiago bilatzea. Gu konturatu gabe gure egunerokotasunaren parte bilakatu da eta etengabe erabiltzen hari gara. Bai ikasketetan, lanean, garbiketa lanetan, sukaldean... Eta horrela, mendekotasun digital izugarria sortu dugu gutxinaka.



Bigarrenik, gure harremanak eta bizitza soziala asko aldatu dituela argi dago. Gaur egun dauzkagun harremanak ez dira garai batean zirenak. Izan ere, orain ditugun harreman asko, ezdozein sare sozial edo plataforma digitalen bidez sortu dira. Horrek, benetan ezagutzeko aukera hori kendu digu. Interneten bidez lagun bat egitea baina zure bizitzan aurrez-aurre inoiz ez ikustea, pertsona hori ezagutzea mugatzen zaitu. Eta gaur egungo harreman asko, horrelakoak dira. Hori gutxi balitz, bizitza soziala ere aldatu zaigu. Orain, lagunekin kafe bat hartzeko geratu eta hitz egiten egon beharrean, bakoitza bere mugikorreko pantailari begira dago bere gauzetan. Eta okerrena da, gauza hauetaz ez garela ohartzen, eta arratsalde oso bat mugikorrarekin egoteak ez gaituela kezkatzen.



Azkenik, egia da, lagungarria zaigula beste gauza batzuetan. Hainbat arloetan, gauzak errazten dizkigu teknologiak. Esatebaterako, distantziak gutxitzen laguntzen gaitu. Munduko beste punta batean dagoen norbaitekin hitz egiteko aukera daukagu gaur egun. Eta hori jende askorentzat benetan beharrezkoa da, familia, lagunak... urruti dituelako. Bestetik, entretenitzeko modu hoberena da. Internet eskura edukita, milaka gauza dauzkagu orduak eta orduak pasatzeko hor murgilduta. Eta gainera, edozer gauza bilatzeko eta jakiteko aukera ematen digu. Eta beste gauza askotan  ere egiten digu onura.



Aurreko guztia laburbilduz, esan dezakegu, teknologiak, onurak eta kalteak ematen dizkigula gure bizitzari. Eta egokiena modu moderatu batean eta neurriz erabiltzea litzatekeela. Dependentzia hori kentzen saiatu eta benetan beharrezkoa denean erabiltzen ikasi. Horrela, mendekotasun kezkagarri hori sahiestuz.