Debekatzea, debekatuta



Aurreko ostegunean, udalbatzaren osoko bilkura batera hurbildu nintzen, izan ere, Udalak erabaki garrantzitsu bat hartu zuen. Hau da, hurrengo asteetan herritarrei zenbait tokitara joateko aukera kenduko digu. Erabakia, momentuan entzunda, eta denboralea bizi garen ondorioz, ulertu nuen. Hala eta guztiz ere, egunak pasa ahala konturatu naiz udalerriko zinegotziak ez direla, nire ustez, benetako arduradunak neurri horiek hartzeko. Hamaika ikusteko jaioak gara!



Udalak hartu dituen neurriak asko dira, batez ere, leku batzuetara sartzea debekatu. Esate baterako, jolas parkeetara, herriko hondartzara, bide berdeko pasealekuetara...Leku horiek guztiak kanpoan daude, eta ez, ordea, leku itxi batean, hori dela eta, debeku honekin Udalak herritar batzuei haserretu digu, erabaki honekin gure askatasuna gutxiesten duelako. Beraz, hainbat auzokidek paso egingo diegu Udalak hartutako neurrie, nik barne, gauzak beste modu batera egin litekeelako.  



Debekuak auzokideengan eragingo dituen ondoriok, pasa den berrogeialdiaren baino nabariagoak izango dira. Alde batetik, haurrekin ezin  bada jolas parkeetara atera, edota paseotxo bat egitera, nora eramango ditugu? Udalak behartzen gaitu umeak dendetara, ez ezik tabernetara ere eramatera, toki honetara joatea debekatzea ez baitago. Beraz, umeak etxean gelditu beharko dira berriro, zoritxarrez. Beste alde batetik, nik uste dut, hartzen ditugun segurtasun neurriekin nahikoa dela. Gainera, lehen esan dudan bezala, debekatze lekuak kanpoan daude, hortaz, segurtasun neurriak hartuz: eskuak garbitu, distantzia mantendu...arriskua txikitzen da. Bakoitzak erantzukizunaren jokatzen bada, ez du aferarik izan beharko.



Ondorioak aparte, nire ustez, halako debekuak ezin dira udalerri mailan jartzea, goiko mailan baizik. Udalak ez du konpetentziarik erabaki horiek hartzeko, askatasunak segurtasunaren gainetik egon beharko du-eta, horregatik, Gobernuak har ditzala! Udalerriko agintarien ardura ez da horretan jokatzea, baizik eta udalerrikoei segurtasuna eta askatasuna bermatzea. Nola? Garbiketak sakonak eginez, segurtasun distantzia bermatuz, maskarak banatuz...



Bukatzeko, ados nago debekuak eta arauak ezinbestekoak direla elkarbizitzeko, baina lehen aipatu dudan bezala, askatasuna segurtasuna baino garrantzitsua da, beraz, ez daiteke askatasuna murriz, segurtasuna beste modu batera bermatzen bada. Nahiz eta neurri horiekin helburua lortu, gure agintariek beste aukera batzuk bilatu beharko lukete, izan ere, inori ez litzaioke gustatuko eskubideak murriztea