Eibar, 2020ko urriaren 9a.



Andre agurgarria:



Gutun hau lantokian bizi ditugun lan-baldintza eta lan-egoera azaltzeko idazten dizugu. Esku artean dugun gaia, hainbat hilabetetan zehar antolatzen egon garen proposamena dela jakinarazi nahi dizugu aldez aurretik, hots, ez dela duela gutxiko kontua.



Gaur egungo mundu modernoari erreparatuz, talde-lana edonon antzeman dezakegun moda berri bat dela ikusi dugu, eta nahiz eta gure enpresan talde-lan hau barneratuta daukagun, gehiago sustatzea garrantzitsua dela iruditu zaigu. Hainbat ikerketa egin ondoren, mundu osoko unibertsitate ezagunenek diotenez lan-errendimendua hobetzeko, lanordu barruko talde-lana suspertzeaz gain, espazioaren antolaketa garrantzi handiko faktore dela baieztatu dute. Honegatik, gure lehenengo proposamena hurrengoa izango litzake: Bazkaltzeko baimenduta daukagun tarte horretan, denok batera egon gaitezen eta ez bakoitza norberaren bazkaria autoan jaten, lantegiko beheko solairuan eskuinetara dagoen bigarren gela atontzea proposatzen dizugu. Hau da, kartoizko kutxa huts horiek zakarretara bota, eta bertan bi mahai eta bi besaulkirekin nahikoa izango genuke. Honez gain, mikrouhin bat ipini ahal izango bazenu, oso eskertuak egongo ginateke. Bertan, denok batera bazkaltzeaz gain, elkar hitz egin ahal izango dugu, eta modu honetan, beste langileak hobeto ezagutu. Harremanetan egon eta gero, alegia, lanean dauzkagun arazoetaz guztiz edo ia guztiz deskonektatu ostean, langile motibatu eta eraginkorrago moduan itzulilko gintezkeela uste dugu, ala baitiote azken orduko ikerketek.



Orain aurkeztu berri dizugun proposamenak, ez du zerikusirik egitear gauden bigarrenarekin. Denok dakigun bezala, gure lantokia EAEn aurki dezakegun itzultzaile eta interpreteen lantokirik handiena zein ospetsuena da. Egun bizi dugun egoeran, eta beste hainbatetan ere, gure lana premiazkoa da, hizkuntza, informazioa delako, eta informazioa dena da. Azken hamarkadan, bezeroek %35ean gora egin dute, eskaintzen ditugun zerbitzuekin oso pozik egon ohi direlako. Ez da batere erraza itzultzaile zein interpreteontzat mundu digitalizatu honen aurka etengabe borrokan aritzea, denok dakigulako edozeinen eskura dagoela google-eko itzultzailea, edota beste edozein, 30 segundutan testu oso bat dohain itzultzeko gai direnak. Honegatik, gure bezeroen konfiantza bermatzea derrigorrezkoa dela uste dugu. Beraz, bezeroak gugana etortzen jarraitzeko eta hauen dokumentuak, aktak... kalitatez itzultzen jarraitzeko, formazio ikastaroak edukitzea gustatuko litzaiguke, zehazki, hizkuntza ikastaroak. Hiru hilabetean behin, euskara, ingeles, frantsez, aleman edo errusierako berritze ikastarorenbat jaso nahiko genuke, nahiz eta hizkuntza menperatua daukagun, terminoak etengabe berritzen ari direlako iruditzen zaigu garrantzitsua honelako ikastaroak jasotzeko aukera izatea.



Espero dugu gure proposamenak denboraz irakurtzea eta hausnartzea.



Adeitasunez,



Izpta: Eibar I&I-ko langileak.