Bilbon, 2020ko irailaren 28an. 

Herritar agurgarria, 



Bistakoa da, gaur egun herriko komertzio txikiek eta baserritarrek multinazional handien irekiera masiboengatik sufritzen ari direla. Bizitzen ari garen egoera honek ekarri duen ondorioetako bat, gure arbasoek sorturiko baserritar eta kontsumitzaileen arteko harreman hura galtzea da.



Arazo honen aurrean, ezinbestekoa ikusi dugu baserritarren eta kontsumitzaileen arteko harremana berpizteko eta sendotzeko Herria Piztu kontsumo-taldea sortzea. Talde honek, produktuak zuzenean erostearen garrantzia nabarmendu egin nahi du, herritarren hurbiltasuna eta ekoizlearen babesa bermatuz. Horretarako, derrigorrezkoa ikusten dugu mezu hau herrira zabaltzea eta gertatzen denaren berri ematea. 



Hasteko, herriari begirada bat botatzen badiogu, gero eta gehiego dira egoera honen ondorioz bizitzeko beharrezkoa duten komertzioak zarratzen ari direnak; edota egunean bi edo gehienez hiru kontsumitzaile dutenak. Aurretik azaldu dugun bezala herria pixkanaka-pixkanaka amatatzen ari dela dirudi. 



Egia da, erosotasunagatik supermerkatu handietara jotzea errazagoa dela, bertan produktu anitzak eta merkeagoak topaten ditugulako. Baina guk botatzen dugun galdera hau da: Zer da benetan erosten duguna? 



Alde batetik, produktua habiapuntutzak izanik, errealitate bat da baserrietan topatu ditzakeguna onuragarriagoa dela. Alde batetik, bertan erosteak ziurtatu egiten gaituelako ingurumena errespetatzea oinarri gisa dutela eta beraz, produktua ekologikoa dela. Horrez gain, esan beharrik ez dago, garaian garaiko eta kalitatezko produktua izango dugula eskuragarri. 



Bestalde, baserriko produaktuaren ekoizpenari dagokionez, lehen aipatu dugun bezala, emaitza ona izateko, ingurumena errespetatzea oso garrantzitsua da. Hots, ezinbestekoa da lurzorua zein landa eremu zabalak izatea eta horiek behar bezala babestea. Horretararako herritarrok auzolana oinarri harturik, guneak errespetatzea izan beharko litzateke gure helburu nagusia.



Jarraitzeko, produktuaren prezioari erreparatuz, esan beharra dago egia dela baserrian zuzenean erostea garestiagoa izan daitekela. Baina kontuan izan behar dugu produktu hori egiteko erabili izan den denbora zein materiala ere ordaindu behar dela. Beraz, garrantzitsua da produktu bat erosten dugunean jatorria zein den galdetzea eta horren inguruan informatzea. Erosten duguna benetan atxikituta duen prezioarekin bateragarria den edo ez konprobatzeko.  



Azkenik, talde honekin lortu nahi duguna da, arazo larri honi aurre egitea eta horretarako, mahai gainean hainbat proposamen ditugu. Zure laguntza eskertuko genuke eta horretarako animatu egiten zaitugu gure kontsumo-taldearen parte izatera eta zure iritzia gurekin elkartrukatzera.



Eskerrik asko aldez aurretik,



Agur bero bat.



Herria Piztu kontsumo-taldea.