Zuzendari agurgarri hori:



Amaia nauzu, Mikelen ama. Zuregana jotzen dut nire semeak eskolan duen egoerak kezkatu egiten didala helarazteko.



Mikel, 6 urteko gelan dago eta duela bi urte adimen-gaitasun handia duen  haurra dela diagnostikatu zioten.  Azken aldian, nire semea ez da eskolan gustora sentitzen, egoera anitzak direla medio. Egunero eskolatik etortzen denean, egunean zehar nola egon den galdetzen diot, eta askotan ikasgelan aspertu egiten dela adierazten dit; iraskasleak azaltzen duen guztia berak badakiela esaten dit. Hori horrela, irakasleen aldetik egoera hauetan hutsune handia dagoela nabaritu dut, Mikelen irakasle gehienek ez diote behar duen arreta eskaintzen, arreta pertsonalizatu bat eduki behar duela pentsatzen dut. Irakasleak eskolako materiala, bere beharrera egokitu beharko luke.



Haur guztiak ezberdinak dira, bakoitzak gaitasun, erritmo, izaera eta egoera desberdinak ditu; eta eskola haur guztien beharretara egokitu beharko luke, ikasle guztiak eskolara gustora joan beharko lirateke. Ikastetxeak ikasle guztien beharrak asetu eta  ikaskuntza egokia bermatu beharko luke. Horretarako, irakasleek etengabeko formakuntza eduki behar dutela  pentsatzen dut. 



Horrez gain, askotan, Mikelek bere gelakideekin gustora ez dagoela esaten dit,  gelakide batzuk iseka egiten diotela aipatu izan dit. Horrek bereziki asko kezkatzen nauen kontua da, haurrak oso txikiak dira baina orain esku hartzen ez badugu, egoera hau okertu egin daiteke. Ez dakit eskolak bullying prebentzioko programa bat duen, baina nire aburuz, txikitatik zer egin dezakaten eta zer ez irakastea ezinbestekoa da. 



Nire semea harreman sozialetan arazoak izaten ditu, askotan bere adineko pertsonekin ez du bereziki asko konektatzen, pertsona helduekin hobeto moldatzen da. Beraz, irakasleak ere arazo hau konpontzea eskertuko nuke.



Bere aitak eta biok lagundu egin nahi diogu, baina ez dakigu oso ongi nola egin, beraz zuen laguntza eskertuko genuke. Gu prest gaude edozer gauza egiteko. Mikelen irakasleak nahi izanez gero, egun batean eskolara joan gaitezke berarekin gai honi buruz mintzatzera eta irtenbide ezberdinei buruz hitz egitera. Arazo hau eskola eta familiaren artean konpontzea komenigarria iruditzen zait, gure arteko harremana gertukoa izatea ezibestekoa baita, helburu bera dugulako.



Hau guztia kontuan hartuko duzulakoan, zure arretagatik eskerrak eman nahi dizkizut.



Adeitasunez, agur.
