Zuzendaritzako batzordeari zuzendutako gutuna,

Lekeition, 2020ko Irailak 28ean,

Egunon, nire izena Mikel da, orain dela berrogeitabost urte, Otsaileko egun euritsu baten hasi nintzen lanean maite dugun lantegi honetan.

Orduan hamazortzi urteko mutil gaztea nintzen, eskolatik irten eta hau zen nire lehenengo lana. Nire ama hilda zegoen eta nire aita gaixorik, orduan soldautzara ez nintzen joan behar. Nire etxe alboko gizon batek esanda, gutun bat idatzi eta lantegian aurkeztu nintzen, lan beharra zegoen lantegian eta nik diru beharra neukan. 

Oso ondo gogoratzen dut joan nintzen eguna: Kaixo mutiko, esan zidaten sartzerakoan, zer moduz? Nik ondo bat erantzun eta idazkaritzakoak galdetu: Zer, lanean hasteko prest?, ni harrituta, zelan lanean? Ni bakarrik etorri naiz eskatzera, eta esan zidan lan piloa dekogu, bete orri hau zure datuekin eta banketxeko zenbakia jarri dirua sartzeko, eta bihar etorri jantzi eroso batekin.

Horrela izan zen nire lehenego eguna maitatu dodan enpresa honetan, nire lehenengo arduradura Xabi Amuriza (lehena eta azkena) zen, itzelezko pertsona bat, oso jatorra, denbora pasa eta nire arduraduna izatetik , nire lagunzahar izatera pasa zen.

Baina ez nintzen bakarra, gure kataiko talde osoak be maite zuen. Gure gainean ibiltzen zen beti, lan istripurik ez egoteko, edota lan materiala ez bazegoen ahalik eta arinen lortzeko. Bere bulegora sartu eta arbelean zegoen idatzita zenbat egun pasa ziren lan istripu bat bez eduki barik. Egon ziren urte osoak istripu barik, hor, bere arbelean 0 zenbaki handi bat zegoen hori adierazteko.

Eta zer esan oporrak, etxeko arazoak, familien kontziliazioa buruz? Aparta zen. Zeozer berari eskatu eta zure arazoarekin joaten zen etxera, seguru lotara sartu ere, bere erantzuna beti zen ikusiko dogu, baina hurrengo egunean erantzun batekin etortzen zen, BETI gainera , ez zen inoiz ahaztuten edota esaten ez dakit edota beste aitzaki merke bat topa.

Pasa den hilean gure Xabi, jubilatu zen, eta berarekin hainbeste urte sortutako giroa, lan egiteko moduak, eta lankideok lortutako eskubideak joan ziren.

Gu jarraitu genuen gure lana betikolez egiten, eta handik aste batera batzar bat edukiko genuela zuzendaritza talde berriekin esan ziguten.

Talde?? Baina, lehen Xabi bakarrik zegoen, eta orain talde oso bat?

Batzar aretora sartu, eta han bost gizon, eta bi emakume, denak trajedun, ordenagailu portatilekin eta itzelezko telefono mugikorrekin, smartfon edo holako zeozer ulertu nion zirela.

Batzarra hasi eta arbelean zapi zuri batean bideo bat ipini zuten, orain zuzendaria CEO deitzen zela, eta bere lana hobetzeko kanpoko aholkulari edota consulting bateko 6 lagun egongo zirela berarekin egun osoan, eta klaro, hainbeste pertsona barriekin itzelezko soldatekin ba diru arazoak egongo zirela eta murrizketak danontzako!, adibidez urtean zehar edukitzen genituen 100 orduko formakuntza bertan behera gelditzen zela edota gure soldata igoerako akordioa be bertan behera gelditu eta bakoitzaren konpetibitatea aztertuko zela Japonetik ekarritako metodologia berri batekin. Eta txarrena azalpen guztia bideoan esanda, eurak berba bat esan bez!

Eta zer esan Zuzendariarekin batzar bat edukitzeko? Intranet edo holako zeozer jarriko dutela eta handik eskaera bidali eta aste bateko epean edukiko dogula erantzuna, gainera, erantzuna CEO eta lantegiko abokatua sinaturik. (Abokatua? edozer esan baino arinago defentsan jarri??).

Hilabete bat bakarrik igaro da, eta Xabik arbelean lan istripuri buruz 0 zeukan zenbaki hori 27 bihurtu da. Eta beste 15 lankide utzi eta beste lantegi batera joan dira!

Hau oso larria da eta batzar bat eskatu nahi dut aztertzeko zelan bideratu ahal den ,

Eskerrik asko irakurteagaitik eta zuen erantzunen zain,

Agur bero bat,

Enpresako lankideen ordezkaria.
