Aurrekoan irakurritako iritzi artikulu batek ikaratuta utzi ninduen. Izan ere, adituen esanetan, denbora gutxi barru Google.ek gutaz jakingo du norberak beretaz dakiena baina gehiago; edo horrela ez bada ere, erabiltzaileen 

artean sinesmen eta pertzeptzio hau zabaltzea da Google.en ardatzetako bat.



Egia da, ametz gaiztoa dirudien errealitate honek, badaukala praktikan martxan dagoen estrategia bat. Hots, sare sozialen erabilpenari ezker, algoritmoek geroz eta informazioa gehiago jasotzen ari dira,  gerora gure informazio eta intimitatea haiek askatasun osoz erabilitzeko.  Adituek diotenez, hau da besteak beste, sare sozialen azpijokoa eta benetazko helburu krudela. 



Idei hau ardatz hartuta, lehenik esan beharra dago ere, sare sozialek zein bestelako komunikabide digitalek hainbat aukera eta ekarpen eskeintzen dituztela gure egunerokotasunean.  Besteak beste, lagun berriak ezagutu edota urruti daudenekin kontaktua bizi mantenzearena. 



Bestalde, badago maiztasunez ematen den egoera kontrajarri bat; hau da, zenbatetan egon gera gure arreta mugikorrera zuzentzen, lagun artean mahai baten inguruan gaudenean? Hauxe, hain zuzen ere, tristura sortarazten duen irudia da; eta zergatik ez esan, irudi honek argi islatzen du zer den sare sozialen menpe egotea. 



Errealitatea hau izanda, argi dago inork ez diola uko egin nahi sare sozialek eskeintzen dizkiguten abantalei. Horrela ba, adituek diotenei jarraituz, herritarron ardura da hauen erabilpenerako hainbat estretegia zein aholku kontutan hartzea eta jarraitzea.  Hauen artean lehentasuna eman norberaren bizi kalitateari, eta maiztasun finko batez benetazkoak diren giza komunitate edo taldeetan parte hartzea. Honekin bat, norberaren zaintza bultzatu maiztasun finko batez kirola eginez, adimen emozionala landuz edota gustoko ekintzak bultzatuz. 



Ez dakigu etorkizunean ze ondorio ekarriko dituen sare sozialen erabilpenak gure harremantzeko moduan. Egoera hau gizartean berria den heinean, egunez egun ebaluatu beharko genuke eta aldiro gogoeta eta hausnarketa bultzatu. Dakiguna zera da, sare sozialek datorren belaunaldien  zerbitzura egon beharko luketeela eta ez alderantziz. Nere ustetan, modu baikor batean ekin behar diogu gogoeta honi, eta praktikan lehentasuna eman erabiltzaile pasibo izatetik eragile izatera.