Debekatzea, debekatuta



Aurten, urte desberdina izan dugu, ez da beste urteak modukoa izan, zergatik eta birus berri bat iritsi da mundura. Birusaren ondorioz, berrogeialdian egon gara herritar guztiok, baina pazientzia eta lanaren bitartez berriro kalera irtetzea lortu dugu, hala ere, gure bizimoduak aldaketa batzuk izan dituzte. Eta zertan datza hori?



Alde batetik, gure bizitzeko modua, lehen baino kontrol gehiagorekin kontrolatzen gaituzte, hau da, gure giza askatasunak murrizten eta horrek herritarrengan hainbat haserre ekar ditzake. Nahiz eta, udalek gure segurtasunarengatik egiten duten askotan gure askatasunarekin jokatzen dabiltza horregatik, askotan herritar batzuk legearen kontra aritzen dira. Legearen kontra egiten duten arduragabeak, ez dira konturatzen kaltetuak aterako diren bakarrak haiek izango direla, hala nola, boterea duena Estatua delako eta ondorioz, arrazoia izan arren lortuko duten bakarra, bai izunak ordaintzea bai kartzelan bukatzea izango dela.



Bestetik, ulertu behar da arauak eta debekuak ezinbestekoak direla bizi garen mundua ondo joateko izan ere, ez balirateke araurik egongo zeguraski mundua ohinez gora egongo litzateke. Horregatik, askotan gauzei alde txarra ikusi baino pentsa dezagun gure osasunarengatik egiten dutela eta baita, batzutan haiek ere akatsak egin ditzakeetela azken batean inor ez delako perfektua mundu honetan. 



Udalak izan dituen kexa gehienak leku publikoak debekatzeagatik izan da; adibidez, hondartzara paseatzera edo bainatzera joan ezin delako. Ulergarria izan daiteke kexa hura ba orain uda zetorrenez gero, jende gehiena hondartzara joateko irrikitan zebilen baina nire amama esango lukeen moduan, Hobe birusa sahiestu eta hurrengo udan disfrutatu, hurrengo udak ere berdin jarraitzea baino.



Beraz, nire ustez, herritar bat pozik egon dadin lehenik eta behin hitz egiteko aukera eman behar zaio, hau da, berak jakiteko udalak entzuten diola. Horregatik, hasi beharko ginateke denok gure proposamenak aldarrikatuz Udalak jakin dezan herria ez dagoela pozik ezarri diren debeku eta arau berriekin. Eta berriz ere, nire amama maitiak esango lukeen moduan kasu honetan, hobe egun bat lehoi baten moduan libre ehun baino ardien antzera isilik.
