Badira urteak gure herri ondoan zegoen industri gunearen haunditasuna eta aberaztasuna bertan bera geratu zela, hamabi urte hain zuzen ere. Garai hartan, poztasun garaian murgilduta, gure auzokideen ekonomia Sustatxa erakundeari esker era ezinhobeago baten zebilen, gure inguruko langabezia ia ia hutsean utziz. Baina garai horiek 2008ko lurrikara ekonomiko haren ondorioz lurperatu egin dira, Sustatxaren eraikuntza bertan ikusiko ez bagenu ahaztuta ere egongo zelarik.



Buruhauste haundiak izan dira gure herrialdeko familien egoera hobetzeko, baina hala ere ez da nahikoa izan aurreko egoerara hurbiltzeko. Horrela, gure udaleko agintari publikoen azken proposamenaren kontra aurkeztu nahi dut nire burua, Sustatxa eraikin horretan Mercadona bat zabaltzearen kontra hain zuzen ere. Erabaki hori aurrera aterako balitz gure herriaren lurperatzea izango baitzen.



Elikadura kate hauen xedea emaitza ekonomiko ahalik eta haundiago bat bilatzea izaten da; bost axola hornitzaileen produktuen erosketa baldintza gogorrak, bai prezio baxuak ezarriz edota ordainketa epe luzeak, eta baita bertako langileen lan-baldintza murriztuak ere; non zorionez gainditzen dira legez ezarritako soldata minimoak. 



Honegaz bat, gure herriko denda txikiek ezin izango zuten hipermerkatu horren kontra maila berean jolastu, Mercadonak erakusten duen giharra Marvel-ek irudikatu duela ematen du eta. Beraz, denda txiki hauek aurkezten dituzten baliabideak oso eskasak dira Mercadona baten aldean, hots, salmenta prezioa aztertuta. Bai, badakit bezeroek lortzen ditugun prezioak ezinhobeak direla, baina, kontutan izan beharko genuke zer nolako gizartea eraiki nahi dugu. Herriko dendetan erosterakoan ekonomia zirkularra delakoa martxan jartzen da. Batez ere, gure inguruko nekazari eta artisauen produktuak gure esku izateko aukera ematen digutelarik, eta horretan datza herriko denda txikien indarra. 



Azkenik, behin eta berriro nire buruari galdetzen diot, zelako gizartea eraiki nahi du gure udalak bere herrian? Gure inguruko nekazarietaz eta merkatarietaz ahaztu egin ote da? Gonbidapen bat luzatzen diet beste herrialde batzuetatik txango bat ematera horrelako hipermerkatuak sortarazten dituen galerak ezagutzeko; kaleetan salgai bezala agertzen diren lokal piloa ikusiz, adibidez. Kaleetan sortzen den bizitza hil egiten da bertako merkatua desagertzerakoan, herrimortuak sortuz. 



Amaitzeko, zergaitik ez sortu eraikin horretan Sustatxa Parkea herritarrok gune horregaz gozatzeko?