Donostian, 2021eko apirilaren 20an



Gastronomia elkarteko zuzendari agurgarria:



Orain dela gutxi jakin dut, elkarte gastronomikoa berritzeko lana burutzeko asmotan zabiltzatela, horregatik, zuri idazten dizut. Tradizioari jarraituz, emakumeak iniziatiba hontatik baztertu dituzuelako, eta berritzeko nahia ez duzuelako arlo guztietan adierazi. XXI. mendean gaudela, nahiko erabaki atzerakorra iruditzen zait. Are gehiago, bi sexuen arteko berdintasuna ate joka dugun honetan. 





Ezer baino lehen, nire desadostasuna adierazi nahi dizut, emakume bezala maiz pairatu behar izan ditut hainbat zapalkuntza, hori dela eta, dexente sufritu dudala iruditzen zait. Ez dut onartuko niri gehien gustatzen zaidan ekintzan, hau da, gastronomian, zapalkuntza hauek jasatea. Ildo beretik, esan nahiko nuke, gizonez osatutako elkarteak hartutako erabakia  ez dela bideragarria, izan ere, emakumeak eskubide berbera dute edozein elkartetan parte hartzeko, gizonezkoak baino gutxiago ez direlako.





Horrez gain, aintzinatik etxean umeak zaintzen eta sukaldatzen gelditu direnak emakumeak izan dira, agian esperientzi gehiago eduki dezakete edo erraztasun gehiago, beraien senideek erakutsi dielako. Emakumeok bizitza guztian egin dutena edo egin beharra izan dutenari bideratuta sortu zuten elkarte bateko parte hartzea debekatzea ez da batera justua. Gainera, XX. mende hasieran sortutako elkarte bat izanda, garbi dago ez duela zerikusirik gaur egungo elkarte batekin. Zure erabakia larria da, mende bat pasa delako eta zuk orduan sortutako arau bat jarraitzea erabaki duzulako.





Bestalde, auzoko elkarte bat izanda guztion parte hartzea bultzatu beharko zenuke, auzoan emakume eta gizonak bizi garela kontuan hartuz. Aurrerakuntza asko egin dira, emakumeok gauden puntura iritsi gaitezen. Bereziki zuk aurrera pauso horiek guztiak, bost axola dizuela ikusi dut, gizon bezala daukazun boterea erabili duzu gu baztertzeko. Gogorarazi nahi dizut, zure elkartearen jarrera gizarteak ikusten duela, beraz, emakumeak baztertu dituzun bezala baztertuko dizue zuei. Gaur egun, feminismoa igotzen ari da, eta jendea matxismoa jasatez  nazkatuta dago. Jendeak ez espero, XX. mende hasieran gertatu bazen bezala erreakzionatuko duenik.



Horregatik guztiagatik, elkarteko estatutuak aldatzea proposatzen dizut, diskriminazioa sahiestu, gizarte librea eraiki eta jendea errespetatzeko papera daukazu zuk zuzendari izanda.



Nire proposamena kontutan hartuko duzulakoan.



                                                                                                                  

                                                                                                                   Auzoko bizilaguna.