Globalizazioaren eraginez, gure gustuko telebistako serieak eta filmak Netflix, HBO edo Amazon telebista-eredu berrietan harrapatuta geratzen ari dira, azkenean esaera zahar horrek dioen bezala: arrain handiak jaten du ttipia. Normala denez, gure atentzioa plataforma horietara zuzentzen da eta ondorioz gure herriko telebistako kanalak gero eta gutxiago ikusten dira, desagertzeko zorian egon diren arte. Gure herriko telebistak emititzeari utziko diola azaldu du eta hau ez da batere onuragarria ez gure kulturarentzat ez bertako hizkuntzaren zabalkundearentzat. Orduan, ondorio hauek ikusi eta gero, zer egin beharko genuke gure lurraldeko telebistak bizirik irauteko denbora luzean?



Alde batetik, gure tokiko telebista ondo funtzionatzeko beharrezkoa izango litzateke audientzia izatea, beraz, marketing-eko metodoak erabiliz sustatuko genuke gure herriko telebista, honela lortuko genuke arazoaren zati handiena konpontzea. Gainera, gaur egun ez da zaila publizitatearen bidez audientzia lortzea eta sare sozialen laguntzaz ere baliatu gintezke audientzia irabazteko. Hala ere, ez zen nahikoa izango hori bakarrik egitearekin, zeren eta hori egin aurretik, marketing-eko metodo horiek egiteko diru-laguntzak beharko lirateke. Lehenengo arazoa, beraz, dirulaguntzaileak lortzea izango litzateke, gure herrian telebista bat edukitzeko interesa duten Euskal enpresak aurkitu beharko genituzke. Haiekin akordio batera iritsi beharko ginateke, adibidez: guk haien publizitatea egingo genuke gure telebistan eta honen truke, haiek guri dirulaguntzak eman.



Bestetik, herriko telebistak lanpostuak sortuko lituzke eta oso onuragarria izango litzateke gure etorkizunarentzat, adibidez: kazetaria izan nahi duen gazte batek praktikak edota telebista horretan lan egiteko aukera bikaina izango litzateke. Gainera, herriko telebista honek kazetari berriak ekarriko lituzke pasioarekin eta esfortzuak egiteko beteak eta honen bidez telebistako kalitate orokorra handituko litzateke telebistari ospea emanez eta denbora luzea bizirik irauteko arrazoiak emanez. Esan beharra dago ez litzatekeela oso ospetsua bihurtuko mundu mailan, baina gure kulturaz eta hizkuntzaz mintzatzen duen telebista edukitzearekin oso harro egon beharko ginateke nire ustez.



Hau guztia laburbilduz, nire iritziz oso beharrezkoa da gure herriko telebista izatea, ez dago alde txarrik eta hau izatea guztiz onuragarria izango litzatekeela uste dut. Herriko enpresen dirulaguntzekin, posible izango litzateke hau guztia abiarazteko. Gure telebistaren etorkizuna aldatu nahi badugu, aldaketa hasteko ordua da. Aldatu dezagun gure etorkizuna, gure esku dago.