Teknologia han, teknologia hemen, teknologia edonon. Dagoeneko, gaur egun, teknologia berrien ekarpenak, hainbat aldaketa eragin dizkigu, bai esparru sozial, ekonomiko, naiz kulturaleetan. Zehazki, gizartearentzat, sare sozialak, komunikabide digitalak eta bestelako tresna digitalak izan dira eskuragarrienak, ondorioz, aldaketa sustatzaile handienetakoenak, hauek izan dira.

Pertsona ugari, teknologien aurka egon arren, ez dute hauen hedapena eragoztea lortu eta urteen poderioz, teknologien hedapena mundu mailan, esponentzialki handituz joan da.



Teknologien hazkuntza esponentzialarekin batera, hauekiko mendekotasun bat sortzen hasi zen eta gaur egun mendekotasuna, edo digitalizazioaren biktima diren pertsonen ehunekoa, geroz eta kezkagarriagoa bihurtzen ari da. Hauen eragile nagusietako bat, sare sozialeekiko eta tresna digitaleekiko mendekotasuna dela ondorioztatzen da.

 

Sare sozialen eta bestelako tresna digitalen sorrerak, gure gizartearekiko hainbat onura, zein kalte suertatu zituen eta oraindik ere suertatzen jarraitzen ditu. Onuren adibide bezala, hurruntasunean bizi diren pertsonekin komunikatzeko aukera itzela, informazioaren berehalako transmisioa, ikasteko informazioaren eskuragarritasuna eta entretenimendu iturri ugariak izan daitezke. Aipatzeko moduko beste adibide bat ere, bisibilitatea izango litzateke. Hala nola, artisteen lanak aurkezteko modu eraginkor bat, haien lanak sare sozialetan argitaratzea izango litzateke.

Baina, esparru guztietan bezala, kontrako aurpegia ere badago eta kasu hontan, kalteak nahiko nabarmen hautematen dira. 



Teknologiek sortutako kalte nabarmeenena, isolamendu soziala dela esango nuke. Sare sozialek, esparru hontan zerikusi asko dutela uste dut. Hauetan, pertsona ospetsuek eta goraipatzen ditugun pertsonek roll garrantzitsua jokatzen dute eta momentu askotan, haiekin parekatu egiten gara, nahigabe geure burua gutxietsiz. Isolamendu sozialaren beste kausa bat nire ustez, sare sozialetan jasotzen den cyberbulling-a edo hate-a izango litzateke. Pertsona orok, cyberbulling kasuez entzun dugu eta askotan, kasu hauen garrantziaz ahaztu egiten gara, kasu gertu batekin topo egiten dugun arte. Azken urte hauetako, Cyberbulling-a sufritu duten pertsonen kasuak asko handitu dira, era berean, suizidio tasa nabarmen handituz.

Isolamendu sozialak, eta arazo honen deribatuak, pertsonei hainbat osasun arazo sortarazten dizkie, hala nola, antsietatea, depresioa, autoestima baxua, pentsamendu suizidak, insomnioa... beste arazo askoren artean.



Teknologiaren erabilpen egokia sustatzeko, gomendio bezala arrazoimena eta konszientzia aipatuko nuke. Bakoitzak, bere buruarekiko ezagutza izatea eta teknologia helburu komun positiboetarako erabiltzea, hau da progresiorako erabiltzea. Azkenik, nahiz eta munduaren garapenean teknologiek garrantzi handia izan duten, deskonexio momentuak izatea gomendatuko nituzke, beharrik gabeko momentuak, bakartasuna, lasaitasuna eta deskonexioa, plan ezinhoberik!