Dagoeneko guztiok jakingo duzuen moduan, gure eskualdeko telebistak aurrera jarraitzeko hainbat zailtasun dituela eta, emititzea utziko dute.



Nire iritziz, akats larria izango litzateke telebista honen emisioa moztea.

Orain arte, hau izan baita herriaren telebista, gure telebista. Izan ere: bertako produktu, zerbitzu zein enpresen iragarkiekin eta guztiok bideraturiko dirulaguntzekin egin du aurrera beti.



Telebista piztu eta saio hauek ikustean, beste edozein telebistak eskeini ezin didan hurbiltasun bat sentitzen dut. Hizkera, ematen didan informazioaren gertukotasuna edo beste arrazoi batzuek direla medio, eta zihur beste asko eta askok ere, sentsazio bera izango duzuela. 



Horrez gain, gure eskualdea mugetatik at ezagutzera emateko tresna paregabea dela deritzot eta hori galtzea, zalantza izpirik gabe, hainbat esparrutan galera handia izango litzake.



Seguruenik jada ondorioztatuko bazenuten ere, hasieran aipatu ditudan zailtasunak dirulaguntzekin eta audientziarekin lotura zuzena dute, gero eta eskasagoak eta urriagoak baitira. Nola ez, horrek zerikusi handia du  telebista- eredu berriekin. Hala da, gaur egun, nahi duguna nahi dugunean ikusteko eta entzuteko ohitura handia baitugu: Moviestar plus, Netflix, Youtube, Amazon prime, HBO, Sky eta horrelakoak erabiliz. 

Lehen beharrezkoa genuen moduan, gustuko saio bat ikusteko kateak aldatuz zapping egitea ere zer den ahaztua dute batzuek, eta zer esanik ez zure telesail gogokoenaren hurrengo atala ikusteko astebete itxaron beharraz.



Nire uste apalean, azkenean nahi dutena egiten uzten badiegu eta gure telebistaren emisioa betirako bertan behera uzten badute, gure izaeraren, nortasunaren eta presentziaren zati bat ezabatuko dute funtzionatzen ez duen traste zahar bat zabor ontzira botatzen dugun moduan. Eta guri inporta ez bazaigu, nori axolako dio? Edo nor demontre gogoratuko da gure telebistaz? Inor ere ez, hori argi eduki.



Tira, orain arte irakurriak zer pentsatu emango zizuelakoan, hona emen nire proposamena egoera honi aurre egiteko.

Lehenik eta behin, gertatzen ari denaren kontra gaudenok bildu, antolatu eta jaialdi bat antolatuko dugu. Bertso bazkaria eta kontzertu batzuek izango dira bertan. Honen bidez ateratako irabazi guztiak, gure telebista apur batean bizirik mantendu eta denbora irabazteko erabiliko ditugu.

Ondoren, inguruko udaletxeekin zein diputazioarekin harremanetan jarriko gara bakoitzak apur bat jarriz, dirulaguntza batzuk bideratzeko. Nola ez, herritarre ere, laguntzak emateko aukera elaraziko diegu.

Amaitzeko, jendea kontzientziatzen saiatu eta gure telebistari propaganda egingo diogu audientziak gora egin dezan.