AMAIERA DUINA 



Askok oso gertutik bizi izan genuen koronabirusak utzitako aztarna gure gizartean, batez ere, gertuko senide batek nozitu izan behar zuenean. Azken bolada honetan, inoiz baino jende gehiago hil zen bakarrik, eta hauetariko askok ez zuten espero zuten bukaera izan. Pertsona askok borondateen agiria egin gabe baitzuten, hargatik, medikuek eta familiako kideek hartu izan behar zuten erabakiak beraien partez kasu frankotan behar baino sufrimendu gehiago sortuz. Egia da, heriotzaren aurrean ez dagoela ezer handirik egin genezakeena, baina gure esku dago daukagun azkenengo borondateak argi azaltzea etorkizunerako.



Bada denbora heriotza normalizatzeko gure gizartean (eta beste askotan), azkenean, guztioi gertatuko zaigun prosezu natural bati bezala egin behar diogu aurre, estigma sozial guztiak kenduz eta amaiera onartzen. Zoritxarrez  argi dago gure kulturan ez dugula gai honi buruz nahiko hitz egiten eta ondorioz, jende askoren amaiera hagitz deserosoa eta latza izatea onartzen duguna baino ohikoagoa da. Norberaren eskubidea da nola, non eta norekin hiltzea erabakitzea. 



Egia da, familia zein lagunen artean oso zaila dela heriotzari buruz hitz egitea, baina beti dugu estakururen gai hauetaz eztabaidatzeko bat beranduegi izan harte. Zure azken borondateak argi azaltzea garrantzitsua izaten da bukaera ingurukoentzat zerbait errazagoa egiteko.  



Horrez gain, bakoitzaren mugak argi eta garbi azaltzea inportantzia handia du, eta horretarako senideekin eztabaidatzea eta adostasun batera heltzeak behar baino pisu gutxiago ematen zaio. 



Halaber, azken borondateen agiria hemezortzi urtetik gorako edonork egin dezake, aitzitik, familiarekin honi buruz emeki baina ideiak argi azalduz eztabaida izatea eta beraien iradokizunak entzutea eta kontuan hartzea ezinbestekoa da.



Gainera, dokumentu hauetan, zein tratamendu baimentzen duzun eta zein ez aukeratu zenezake, esate baterako, tratamentu oso mingarria eta luzea baldin bada, izan daiteke tratamendua pairatzea batzuendako astunegia izatea, eta azken momentuko bizi kalitatea bermatzea nahiago dutenak. Ez hori bakarrik, norberaren ondasunak jasoko dituen pertsona(k) zehatz mehatz dokumentu ofizial baten idatzita edukitzea guztiz erabilgarria izaten da liskarrak familian gaizki-ulertuak zein liskarrak murrizteko eta zure desira betetzeko



Laburbilduz, uste baino garrantzitsuagoa da heriotzari buruz hitz egitea, eztabaidatzea, eta borondate agiria izatea edozein pertsonarentzako, merezi eta espero dugun bezala amaitzeko gure bizitza