Iurretan, 2020ko irailaren 28an





Zuzendari agurgarria:



Amaiaren ama naiz, Miren, eta ezkutitz hau idazten dizut dauzkadan kezka batzuk adierazteko. 



Jakingo duzunez, Amaiak duela pare bat urte, adimen-gaitasun froga egin zuen. Izugarrizko nota atera zuen, eta beraz, gure alaba eskola berezi eta pribatu batera eramatea gomendatu ziguten. Guk, ordea, ez genuen horren beharrik ikusten. Nahiago genuen bere betiko ikaskideekin jarrai zezan, gutxienez derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatu arte. Horrela, bizitza normal bat izango zuelakoan geundelako; lagunekin  kalera irten,  kirola egin, ikaskideekin liburutegira joan... badakizu, gazteek egiten dituzten gauzak eginez.



Kurtsoa hasi besterik ez da egin eta nire alaba lur jota dagoela ikusten dut. Ama naizen einean, nire beldurrak kontatzea beharrezkoa egiten zait. Asko irakurri dut bi urte hauetan adimen-gaitasun handiko haur eta nerabeei buruz, nahikoa ez dakidala sentitzen bainuen. Orain zerbait badakidanez, honi buruz dudan iritzia emateko gai naizela uste dut.



Lehenengo eta behin, gustatuko litzaidake nire alabari arreta berezia eskaintzea, ahal den neurrian behintzat. Eskola publikoa izatean, ulertzen dut zuen mugak dituzuela baliabide aldetik. Soilik eskatzen dudana da, lanak bizkorregi bukatzen baditu edo errazagiak suertatzen bazaizkio, lan gehiago edo zailagoa ematea besteak lanean ari diren bitartean. Horretaz gain, bere tutorearekin eta zurekin batzartzea gustatuko litzaiguke nire emazteari eta niri, eta bi hilean behin jarraipen batzarrak egitea ere bai, bere garapen soziala eta akademikoa nola doan amankomunean jar dezagun. Hau esanda, badakit zuek zaretela profesionalak eta konfidantza osoa dugu zuengan.



Beste alde batetik, aurreko batean, alaba etorri zitzaidan esanez, ikaskide batek bere hamaiketakoa kendu omen ziola. Egia esan, momentuan, ez nion berebiziko garrantzirik eman, haurren gauzak zirelakoan bainengoen. Egun bat beranduago, ordea, bere mahaian ohar bat utzi ziotela esan zidan hurrengo hau esaten zuena: Pelota hutsa zara, alde hemendik. 



Irakurri nuenean, harritu egin nintzen. Ez nuen inolaz ere uste, nerabe batzuek halako jarrera izan zezaketenik, gai honi buruzko liburu askotan hala bazioen ere. Are gehiago, beti uste izan dut gehiegikeriak zirela liburuetan isladatutako kasuak, oraintsu arte. Bullying kasu bat izan daitekeelakoan nago eta horregatik, laguntza eskean natorkizu.



Oso ohikoa da, adimen-gaitasun handiko ikasleek bazterketa edo bullyinga pairatzea, eta guk ahal den neurrian ekidin egin nahi dugu. Eskolak hauen prebentziorako protokolo eta neurri batzuk badituela jakin dugu, eta horri buruzko informazio gehiago nahiko genuke.



Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizut guztiagatik, eta jakin ezazu guk gure aldetik, ahal duguna egiteko prest gaudela gure alabaren ongizaterako. Onartzen dut, batzuetan gurasook, muturreko jarrera izan dezakegula, baina oraingoan egoera serioa dela iruditzen zaigu. 



Bihotzez eskerrik asko eta zure erantzunaren zain egongo naiz,


