TOKIKO TELEBISTAK EMITITZEARI UTZI



Azkenaldian, gero eta garrantzia handiagoa ematen diogu informazio fidagarria eskuratzeari,  guztiok bizitzen ari garen egoera bitxi hori ahalik eta arazo gehien sahiestuz igaro eta lehenbailehen gaitz honekin amaitzea ahalbidetzen baitu.



Jakin badakigu informazio faltsua ematen aritzen diren hedabideak asko direla. Horrela, jendearen ikuspuntua aldatzeaz gain, gizartea manipulatzea ere lortzen dute. Hori dela eta, gure eskualdean hainbeste urtetan egon den telebistak emititzeari uzteka sekulako hutsegitea izango litzatekeela irizten dut, izan ere, gertuko informazioa ematearekin batera, hain berezia den hizkuntzaren erabilera sustatzen du besteak beste.



Zoritxarrez, gaur egungo gizarteak telebistari ematen dion erabilera ez da batere aproposa, ohitura bilakatu da benetan ikustea merezi duten kateei uko egin eta etengabe gezurrak esaten dituzten horiek aberastea. Arrain handiak jaten du ttipia esaera zaharrak argi eta garbi adierazten duen moduan, dirua duten enpresa handiek tokiko telebistarekin akabatuko dute. Argi daukat birusa dela eta, herritarrek dirulaguntzak murrizteko beharra sumatu izana. Hain garbi ez dudana da ez ote den gobernuaren estrategiaren bat izango guztiok informazio bera jasotzea bultzatuko gaituena.



Bestalde, egunez egun, gero eta aurrerapen gehiago daude teknologian, esaterako, argi ikusten da desberdintasun handia dagoela gure gurasoek gazteak zirenean etxean zeukaten telebista gaur egun ditugunen aldean. Nori ez zaio gertatu helduagoa den norbaitek teknologiarekin zerikusia duen kezkaren bat galdetzea? Niri behin baino gehiagotan.



Horregatik guztiagatik, hainbeste urtez informatu gaituen telebista hau galduko balitz, gure eskualdean hutsune handi bat nabarituko litzatekeela uste dut. Orduan, zer hoberik azken arau edo gertakizunen berri izateko tokiko telebista ikustea baino? Modu horretan, hori galtzea lortuko genuke, eta oraindik ere mantentzeko nahikoa izango ez balitz, eskualdeko toki ezberdinetan hainbat ekimen antolatzea proposatzen dut, herritarrek gustuko dituzten ekintza batzuk antolatu eta falta den dirua lortzeko.



Amaitzeko, interesgarria iruditzen zait eskolan nahiz etxean honen inguruko hausnarketa bat egitea, gazteenak egoera ezagutzea lortzeaz gain, horiek kontzientziatzea eta guztion artean egoera honi amaiera ematea bultzatzea lortuko genuke eta.