Eskualdeko telebista  txikitatik guztiok ikusitakoa da, etxeko egongelan piztuta zegoena. Gaur egun, gure eskualdeko telebistak erabaki nahiko latza aukeratu egin du, kostata. Emititzeari usteko asmoa azaldu egin dute, audientzia  eta diru laguntzen falta dela eta.

Nire iritziz, eskualde guztiek bere telebista izan beharko lukete, eskualdeko berriak era pertsonalean azaltzeko.Horrenbestez, erabaki honen guztiz aurkakoa nauzue. Era berean, gure gaur egungo gizarteak telebistari buruz daukan idea zeharo desberdina da duela urte batzuk zituenarekin alderatuz. Hau da, lehen telebista ikustera joaten zinen telesail interesgarri edota barregarriak ikusteko nahian, zerbait ikasteko helburuarekin.Orain edozer emisio ikustearen helburuarekin joaten gara, esaten dutenari kasu egin gabe eta denbora pasa huts bat bezala ikusiz.

Esan dudan bezala, eskualdeko kateek daukaten onurarik nabarmenena tokiko albisteak, informazioa,  gertuko eran kontatzen dituztela da, bertako hizkuntzaren erabilpena sustatzen ere. Hala ere, gaur egungo gizartean hori ez da baloratzen, baizik eta telefilm azkarrak eta zuzenak eskatzen ditu jendeak, telebistari beharrezko denbora eskeini gabe. 

Beste aldetik, eskualdeko telebistek zuten alde onenetakoa lan postu asko sortu egiten zituela zen, eskualdeko gazte kantitate handi batei dirua lortzeko ahalmena sortuz. Aitzitik, eskualdeko telebisten eta telebista guztien etsai bezala agertu diren  eredu berriak sortu dira, Netflix edo HBO bezalakoak. Hau esanda, eskualdeko telebistek eredu moderno hauei konpetentzia egitea eziznezkoa dela esan nahi dut, izan ere, teknologia askoz garatuagoak eta ekonomikoki erabat boteretsuagoak dira. 

Hala eta guztiz ere,  tokiko telebistak ez dira inoiz arazo hauen aurrean egon, gizartearen pentsaera aldaketarengatik, eta ondorioz ez dira inoiz neurriak hartu eskualdeko telebisten ereduak sustatzeko. 

Lehenik eta behin, eskualdeko telebista izatea eskualdearentzat oso garrantzitsua da, herri horretako albisteak eta informazio interesgarria mundura eramateko. Ondorioz, tokiko telebistan inbertitzea sustatu egin beharko litzateke, herriari ospea,  eta hortaz,  dirua erakartzeko. Ildo berean, eskualde bateko telebistek pentsaera aldaketa egin behar dute, teknologia berriak bere emisioetan atxikituz, eredu azkarragoak eta zuzenagoak eskeintzen, hori delako hain zuzen ere jendeak eskatzen duena.

Laburbilduz, teknologia berriek komunikatzeko modua aldatu egin dizkigute erabat,  eta hori telebistetan bereziki tokikoetan, nabarmendu egin  da. Beraz, emisioa mozteko asmoa dutenaren jakinean hainbat neurri eskeintzen ditut bertako albisteak bertako eran eta bertako hizkuntzan argitaratzen jarraitzeko.
