Inolako dudarik ez dago, gaur egun gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela bai sare sozial edo internetarekin zerikusirik duen edozerrek, bai eta beste edonolako lanerako behar diren programak ere. Gainera, garrantzi handia edukitzeaz gain, haienganako menpekotasuna sortzen digutela ukaezina da. Nolabait ere gure bizitzetan paper handia hartzen ari dira mundu honi lotuta dauden gauza guztiek.



Edonork haren egun arrun batean zihur aski momenturen batean pantailaren bat beharko duela egitekoren bat burutzeko, zerbait kontsultatzeko edo besterik gabe aspertutakoan denbora galtzeko. Hori dela eta, bai pantailek eta bai haietan erabiltzen ditugun programek, esan bezala, gure bizitzetan toki handi bat bete dute, eta zihur nago egunen batean internetaren zerbitzari guzti-guztiak eroriko balira zoramena sortuko zela herritarron artean. Gaur egun ia ezinezkoa da hauetako bat eduki gabe bizitzea, bai lanerako, eskolarako, zerbait erosteko edo dena delakoa egiteko behar baititugu, eta honela, pixkanaka pixkanaka gizartearen nolabaiteko digitalizazioa eta aldi berean menpekotasun hori sortzen da. Oso erraz ikus daiteke gainera, pentsa dezagun momentu batez, noiz izan den jostailu bat edo bazkari bat edo zapata pare bat txanponekin edo diru errealarekin ordaindu dugun azken aldia. Azkenean konturatzen gara gure dirua ere ia ia gehienetan ezin dugula ezta ukitu ere egin, birtuala baita, eta honelako gauzak dira azkenean menpekotasun hori sortzen digutenak. Azkenean, sare sozial, edo internet horren menpean bizi gara, ezingo genuke bizitza normala burutu hauek gabe, aurreko adibidearekin jarraituz, ez genukelako dirurik izango adibidez, edo ezin izango genukeelako ezer ordaindu. Eta gainera, menpekotasun hau dela eta, lehen esan bezala hauetako batean internetik gabe gelditzeak sortu dezakeen zoramen horrek ezin du logikoa izan. Nolatan izan daiteke, pertsona bat interneta ez edukitzeagatik negarrez hastea edo ateari kolpeka hastea? Noraino iristi behar da menpekotasun hori? Hau azkenean, gaixotasun bat dela dirudi, ume txiki bati txupetea kentzean, negarrez hasten denean bezala. Eta zer esanik ez, ondorio fisikoei buruz. Ni naiz, edo geroz eta gazte gehiagok behar ditu betaurrekoak? Optikara joan nintzen azkeneko aldian hori galdetu nion neskari, eta baiezkoa erantzun zidan, urte asko zeramatzala denda hartan eta azkeneko urteetan geroz eta gazte gehiago ari zirela bertara joaten, pantailek eta sare sozialek sortutako ikusmen galerarengatik. Eta hau ondorioztatzeak, zer pentsa ematen du, halabada, nolatan izan daitekeen menpekotasun horren eragina ez izatea psikologikoa bakarrik, baizik eta fisikoa ere. Honen guztiaren aurrean hainbat neurri hartu behar direla logikoa iruditzen zait, zeren eta azkenean aitona-amonengana bisitan joatearen ordez mugikorretik besterik ez ditugu ikusiko. Hori dela eta, nire ustez, gobernuak hainbat kontzientziazio kanpainia egin beharko lituzke, gehien bat eskoletan, gazteak baitira denbora gehien pasatzen dutenak pantailen aurrean eta aldi berean azaldutako ondorio negatibo horiek gehien pairatzen dituztenak, edo eta adibidez, mugikorretan denbora limite bat jartzea, limite hori pasatakoan mugikorra blokeatzen delarik. Hau da, nire ustez arazo hauek ekiditeko hartu beharreko neurri nagusienak aparatu hauen denbora erabileraren kontrola izan beharko litzateke, bai mugikorrak berak kudeatuz denbora hori edo gurasoek kontrolatuz hasieran.



Guzti hau esanda, argi dago mugikor, pantaila eta sare sozialek gure bizitzetan izugarrizko garrantzia dutela, eta aldi berean menpekotasun bat sortzen digutela. Menpekotasun honekin batera, kalte sikologiko eta fisikoak sortzen dizkigute, eta beraz, guzti hauek ekiditeko modurik errazena tramankulu hauen erabil-denboraren kudeaketa da.