HERRI TXIKIETAKO ESKOLAK:



Herri txikietako eskolek duten garrantzia eta balioa aldarrikatzeko deialdia duzue honako hau. Ezer esaten hasi aurretik, eskola txikiak gizartean ia aintzatespenik ez duten irakaskuntza-sistemak direla esan beharrean daukat. Baina hau horrela izanik ere, hauen sustapenean parte hartzen duen edonork adierazi hoi izaten du hauekiko sentitzen den adeitasuna. Beste era batera esanik, herri txikietako partaide diren pertsonek elkarlaguntzarako duten jarrerak muga guztiak zeharkatu ohi izaten ditu.



Nik, herri txiki batean jaio eta hazi izanik, ezin izango nuke hitzetan deskribitu nire jaioterriarekiko sentitzen dudan aprezioa eta maitasuna. Bertako eskolan ikasi izanak, harreman estu eta sakonagoak garatzen lagundu izan baitit, bizitza osoan zehar hain beharrezkoak izan ditudan balibide horiek berak. Gainera, auzo-lanean aritzeko aukerak ugariak izan ohi direnez, taldelanean behar bezala jarduteak duen garrantziaz jabetzeko gaitasuna garatzen da. 



Bestalde, agerian dago eskola hauek premia bereziak dituztela. Izan ere, hainbat zailtasun eta gabeziekin egiten dute topo euren sustapen eta indarberritzearen bidean. Mota honetariko eskola batean formatzen den ikasle kopurua txiroa izan ohi denez, eta aparteko diru-laguntzarik jasotzen ez dutenez, ez dute aurrera egin ahal izateko nahikoa balibiderik eskuragarri izaten. Eta hori bera da, hala nola, gure herriko eskola zeharkatzen ari den egoera.



Eskola txikien guraso-elkarteko kideok, hauen aparteko izaera eta balioa indartzeko, eta arazo honi behingoz aurre egin ahal izateko, promozio-kanpaina bat antulatu dugu. Azken honen helburu nagusia, herritar zein erakundeen inplikazioa indartzea izango litzateke, diru-laguntza lerro bereziak eskuratzearren. Gure herriko eskolari lagundu ez ezik, beste edozein eskolari ere oztopo honetatik irtetzen lagundu nahiko genioke. Eta ez hori bakarrik, eskola txikiek gizartean duten ospea handiagotzea ere gustatuko litzaiguke. 



Kezka dut, ordea - eta ez dut plural maiestatikoa erabiliko beharbada kezka neurea soilik delako-, geroz eta eskola txiki gutxiago geratzen baitira zutik. Honengatik guztiagatik, eta irakaskuntza-sistema hauek beraien esentzia galdu ez dezaten, zuen laguntza eta elkarlana ezinbestekoak zaizkigu. Beraz, borroka dezagun guztiok eskola txikiak bizirik mantentzearen alde!