MERKATUA, ERABAT LIBRE?



Antzina-antzinatik izan dira arazoak mundu honetan, batzuk larriak eta beste batzuk ez horrenbestekoak. Merkataritzari dagokionez, gaur egun dagoen arazoa nabarmena dela esango nuke, gero eta pertsona gehiago baitira auzoetan dauden janari-denda txikietara joan ordez, supermerkatu handietara joaten direnak. Auzokidea naizen aldetik, kezka handia sortzen dit elikadura-kate handiek betiko komertzio txikiak ixtera behartzeak. Hortaz, auzokideok, kontzientzia hartu mesedez eta pentsatu: benetan merezi du hemen elikadura-kate handietako supermerkatu bat irekitzeak?



Alde batetik, gure auzoan janari-denda ugari daudela esan beharra dago; hala nola, BM, Eroski city eta Carrefour express. Baina, egia esanda, dauzkagun komertzio guztiak txiki-txikiak dira, beraz, bertan produktu gutxi erosteko aukera daukagu; aitzitik, denda guztietan janari gehiago egongo balitz, ez lirateke produktu guztiak kokatzeko espazio nahikorik egongo, eta ondorioz, supermerkatu handi bat sortuko lukete. Gainera, komeni da azpimarratzea herritar gutxi garela auzo honetan bizi garenak, horregatik, gure artean ezagutzen gara eta erraztasun handia daukagu gure arteko komunikazioa mantentzeko. Hortaz, ez litzaiguke gustatuko hemen supermerkatu handi bat irekitzeagatik eta gure auzoa beti jendez beteta egoteagatik, gure egun-egunean daukagun auzo-bizitza desagertzea. 



Beste alde batetik, eraiki nahi duten supermerkatu hori goizeko ordu bata arte irekita egongo dela gogorarazi nahi dizuet. Gure auzoa txikia da eta etxe guztiak gertu samar daude; aldi berean, hemen biztanle gutxi bizi garen heinean, ez dut uste ordutegi hori behar dugunik. Orokorrean, gure auzoan lasaitasuna nabarmentzen da, baina supermerkatu bat hain berandu ixteak, iskanbila sortaraziko duela pentsaratzen dit. Halaber, hemen daukagun berezitasunetako bat orijinaltasuna izanik, gure auzoa ingurukoen pare-parekoa ez izatea nahiago dugu. Gainera, toki esanguratsu batean bizitzeak gu berezi bihurtzen gaitu eta hori guztion hartean mantendu nahi dugu. 



Hau guztia aintzat hartuta, elikadura-kate handien gehiegizko jarduera mugatu beharra dagoela uste dut. Ondorioz, guztion artean hala auzo-bizitza nola lasaitasuna mantentzea lortuko dugu. Lehen esan dudan moduan, auzokide gutxi garenez, gure arteko harremana aberasgarria da, eta abantaila honetaz baliatuz, gure indarra batuko dugu eta gure auzoan dauden udalariak babestea lortuko dugu!