Munduak aurrera egiten duen bitartean hainbat arazo eta aldaketa sortzen dira egunero, eta are gehiago teknologia arloan. Mundua aldatzen ari den berri orain dela asko jaso genuen baina gure egunerokotasunean nabaritu harte ez gara ohartzen. Izan ere, Euskal Herrian kontsumitzen dugun teknologia esanguratzu bat telebista da. Gure eskualdeko telebistak, aurreko astean, emititzeari utziko diola argitaratu zuen, diru falta dela eta. Ez dakit nola jasoko duten herritarrek albiste hau, baina niri desepzioa ez ezik, haserrea ere sorrarazten dit. 



Hasteko, honek gure eskualdean zer suposatuko duen, hau da, zer ondorio izango dituen argitaratzeari ekingo diot. Alde batetik, telebista kate honen ondorioz aditzen ginen zein izaten zen herriaren egunerokotasuean gertatzen ziren albisteak. Orain, soilik, estatu mailan gertatzen denaren berri izango dugu eta horrek itzelako abantaila deuseztatuko digu. Beste alde batetik, telebista kate horretan lan egiten zuten langileak kaleratuak izango dira eta ez dira gutxi. Kasu honetan ez gaude albistetan ikusten dugun bezala Alemanian milaka kaleratu izan diren aurrean, baizik, gure auzokideak edota senide bat izan daiteke kaltetua. 



Bigarrenik, argi ikusten da nork hartu duen telebistaren indarra, plataforma digitalek. Horiek baitira gure etxeetan maindire baten azpian gaudela kontsumitzen duguna, adibidez, Netflix, HBO, Moviestar Plus, Prime Video... Nik ulertzen dut, alde batetik, horrelakoak nahi izatea, azken finean bertan nahi dugunean eta nahi duguna ikus dezakegu eta horrez gain ez zaizkigu iragarkiak azaltzen. Bestalde, abantail horiek hainbat ondorio izaten ditu, bereziki, jendearen langabezia, iragarkiei dagokionez beraien produktuen salmentak gutzitzea eta kapitalismoa areagotzea. 



Egia esan ez da bat ere ez erreza ezta merkea telebista kate bat bideratzea eta nahiko arrazoi izango dituzte emititzeari uzteko. Baina nire ustez zerbait egin beharko genuke herritarrok. Telebista katea gurea da eta ezin dugu onartu empresa handiek xurgatzea. Horretarako proposatzen dut dirua batzea eta horrela telebista emititzeaz gain, plataforma digital bat irekitzia. Horrekin, beste lurralde batzuetako pertsonek ikusi dezakete bertakoa eta bestalde, irabaziak bikoiztuko ziren. 



Laburbilduz, eskualderen berri ematen digun telebista bat izatea garrantzitsua da, hori dela eta ezin dugu onartu bestelako empresa handiek hauei bideratzea. Horregatik, proposatutako neurriak onartzen badira, lortu genezake urte batzuk barru, telebista kate honen irabaziak bikoiztea. Esan bezala, teknologiak hainbat aldaketa izaten ditu egunero eta horietako bat hau izan daiteke.
