Adituek frogatu duten bezala, gure gizarteak, mundu birtualean etengabe konektatuta egoteko beharra du. Argi dago, guztiz harrapatu gaituela. Sare sozialek eta bestelako komunikabide digitalek entretenitu egiten gaituzte. Aisialdia alde batera utzita, gure lan ordurako ezinbesteko tresna bat bihurtu da. Baina, gai al gara haiekiko dugun mendekotasuna gainditzeko? Ba al dago mundu birtualaren eta ez-birtualaren arteko banaketrik?



     Tresna digitalak sortzearen helburu nagusietako bat gure bizitza hobetzearena izan zen. Hala ere, emaitza kezkagarriak ekarri dituzte. Gu geuk haiekiko sortu dugun depedentzia da arazo nagusietako bat. Adibide bat emango dut: Bederatzi eta hamar urte dituzten umeen artean, % 85ek dute sakeleko telefono bat. Hau, duela 10 urte, asko jota, izugarrikeri bat izango litzateke, gaur egun, aldiz, bai gurasoek eta bai besteok, normaltasun osoz tratatzen dugu. Hor aurkitzen da mendekotasunaren eragilea. Gazte garenetik hartu dugun ohitura bat da, hortaz, hura gaizkitzat hartzea guztiz konplikatua egiten zaigu. Hori dela eta, urteak pasa ahala, behin eta berriro konektatuta egotearen beharra handiagotzen joaten da.



     Digitalizazioaren erabilpenak, osasunean eta bizimoduan, modu kaltegarri batean eragiten digu. Mundu birtualaren menpe egotean, gure produktibitatea gutxitzeko ahalmena izugarria da. Hortaz, konuratu gabe, orduak eta orduak igarotzen ditugu pantaila baten aurrean. Ezin ukaezina da gure pentsamendu kritikoan sortarazten duen gatazka. Hau da, bakoitzaren ideaiak garatzearen eta sortzearen ordez, sare sozialen eta bestelako komunikabideen bideez, gure gustoko diren ideiak bilatzen alegintzen gara. Era horretan, gure ideologia gartzeko ahalmena oztopatzen da. Gutxi izango ez balitz, aisialdirako dugun denbora glarazten dugu. Osasuntsu mantentzen gaituzten kirolak alde batera utzi, eta konektatuta egoteari ematen diogu garrantzia gehiago.



     Guzti hau laburbilduz, onartu beharra dago bizitza birtualari ematen diogun garrantzia. Ez da egun batetik bestera aldatu dezakegun zerbait, baina horrek ez du esan nai ezinezkoa denik. Gutxinaka lantzen joan beharko dugun proesu bat da. Gure eguneroko menpekotasuna gainditzeko, ezinbestekoa da gure burua epaitzea. Behin gogoeta eginda dagoenean, gertuago izango dugu egoerari buelta emateko aukera. Esaera zaharak esaten duen bezala: erortzen, ibiltzen ikasten da.