020ko irailaren 28a



Giza baliabideen arduradun agurgarria:



Ohartu gara zuzendaritza batzordetik dei bat luzatu duzuela, langileen motibazioa sustatzeko eta lan-baldintzak hobetzeko asmoz. Izan ere, jakingo duzuen bezala, langileok ez gaude gure momenturik eta onenean. Zuek jartzen diguzuen lan baldintzak, ez direlako duinak edo gutxienez, ez direlako bat ere aproposak. 



Horren inguruan gure artean denbora luzez hitz egin eta eztabaidatzen egon eta gero, erabaki dugu, ni izendatzea langileon arduradun eta horren ondorioz, hainbat eskaera eta aportazio egitea gutun honen bitartez. Esan beharra daukagu, gu kontziente garela, proiektu hau ez dela aurrera joango elkarren laguntzari gabe, eta lanean gabiltzan guztioi zilegia iruditzen zaigula langileon lan baldintzak hobetzea eta gure eskubideak zapaldu ordez errespetatzea.



Hasteko, sexu desberdintasunik ez egotea eskatzen dizuegu, guztiok egiten dugulako lan eta esfortzu berbera, eta ez zaigu bidezkoa iruditzen mutila izateagatik horrenbeste pribilegio izan behar dutenik. Baita era, ordutegi malguak izatea eskatzen dizkizuegu, askok ez daukagulako gure umeak norekin utzi lana egitera joan behar garenean. Kontratatzen dituzuen langileei ere, konpromezua eskatzen diegu, ezinezkoa delako beti pertsona berdinek egitea lana. Covid birusaren inguruko prebentzio neurriak ere hobetu egin behar direla pentsatzen dugu denok, batik bat, ez gaudelako txantxetan ibiltzeko egoera baten aurrean eta askok familian, konbibentzia pertsona nagusiekin egiten dugulako. Greba egiteko eskubidea ere funtsezko eskubidea dela uste dugu. Gure laneko jarduna aurrera eramateko ere, material berriak eskatzen dizkizuegu: Tresna berriak, lan egiteko arropa, aldagelak...



Gu ere pertsonak gara eta ez gaude prest prekarietatea jasateko. Ezta ere, gureganako errespetu faltak jasan, eta oraindik gutxiago onartzeko. Ez bazenuten egindako eskariak beteko edo errespetatuko, neurri gogorrak hartzera behartuta ikusiko ginateke, eta hori uste dugu ez dela inorentzat komenigarria, azkenean elkarrekin egin behar dugulako lan eta oso garrantzitsua da erlazio aproposa izatea denon arteko bizikidetza aurrera jarraitu ahal izateko.  Kaleratzeren bat egin edo soldata jaisteko asmoa izaten baduzue baduzue, langile guztiok, aurrean izango gaituzue.



Gutun hau alperrikako ez izatea espero dugu. Zure erantzunaren zain.



Adeitasunez,


