Hurbileko lekukotasunaren garrantzia.



Betacam Panasosik DMC-50 kamera zahar eta astunarekin hasi nuen nire ibilbidea Oarsoaldeako telebista katean. Nire lehen eginkizuna, 100 urte betetzen zituen Margariri elkarrizketa egitea izan zen. Kateak ez zituen eguneko 200 ikusle baina gehiago, baina fidelak ziren eta Margarirentzat ikaragarriko poza izan zen gu han tramankuluekin bere egunarren berri ematen ikustea. Orain, telebista xume hura itxiko dutelakoaren berria iritsi zait nire belarrietara eta galera honek ekarriko duen telebista-ererduaren inguruko hausnarketa jarri nahiko nuke agendaren erdian.



Lehenik, argi utzi nahi dut erabakiaren kontrakoa naizela, naiz eta argurmentuak ulertzen ditudan. Alde batetik, audientzia ala dirulaguntzen jaitsiera pisusko argudioa izan daiteke, baina bestetik, Instagram, Youtube , Tick-Tokc eta streaming-eko garaian bizi garen honetan, telebista tradizionalak dituen gastu eta ikusle arazoak ekiditeko aukerak aurkitu daitezkeelakoan nago. Agian zail da gaur egun gazteak etxeko sofaren aurrean telebista ikusten jartzea, baina Watchap, Facebook eta beste hamaika sare sozialen bitartez kanal bateko berriak trukatzea ez. Merkeago izateaz gain, partekatzeko errezagoa da modu honetan eta ikusle kopurua medio etekin ekonomikoa ateratzerik badago. Gainera, berrikuntza teknolokikoen sailean ere sartuko litzateke kanala eta egun hamaika diru laguntza daude bideratuta eginkizun honetara.



Ondoren, gonbitea luzatzen dizuet Netfilx, HBO, Amazon, Sky, etab kateek duten euskarazko eskaintza ikus dezazuen. ETB eta Oarsoaldea bezalako telebista kateak sortu zirenetan, hizkuntza eta eskualdearen berri emateko eredu bat bultzatu nahi izan zuten, tokikoari balioa emanez, Euskal herria lehen kasuan eta Oarsoaldea bigarrengoan. Egun gehiago dakigu Arizonako Cowboy baten bizitzat gure inguruko baserritarren goraberei buruz baino eta hori oso larria iruditzen zait. Globalizioak irentxi egin gaitu eta gurea bezalako hizkuntza eta kultura gutxitu batek bere lekua izan nahi badu, burrrukatu egin behako du. 



Azkenik, eta gutunaren hasieran argi utzi dudan bezala, telebista ttipi honetan izan nuen nire lehenengo aukera profesionala. Egun, BBC kate ezagunean egiten dut lan dokumentaletarako edukien sorkuntzan, baina argi utzi nahi dut lehen hastapenetan jasotako hurbiltasun eta lekukotasuneko baloreak bizita guztian zehar eraman ditudala. -Pentastu mundu mailan, ekin lekukoan- dio globalizazioaren aurkako esamolde zahar batek, eta ez al da ba gure lekuko telebistaren eredua izan behar honen adierazle?