TRESNA DIGITALENGANAKO MENDEKOTASUNA, ARAZO LARRIA GAUR EGUNGO GIZARTEAN.

Denbora aurrera doan einean, herritarron bizitzetan sare sozialak eta bestelako komunikabide digitalak gero eta garrantzitsuagoak direla ikusten da. Argi dago, beharrezkoak direla gaur egungo gizartean bizitzeko. Zer egingo genukeen bada modu honetan komunikatzeko aukerarik izango ez begenu? Honen eraginez, arazo kezkagarri bat sortu da gizakiongan, komunikabide digitalenganako mendekotasuna.

Nire iritziz, tersna digitalen erabilerak hainbat aspektu positibo ditu, hau da, tresna digitalek gure bizitza hobe dezaketela uste dut. Gailu-elektronikoek, sare sozialen bidez pertsonen arteko harremanak errazten dituzte, informazioa bilatzen ere laguntzen dute, entretenimendu iturri garrantzitsuak dira, eta horrez gain ikasteko orduan oso lagungarriak. Hau guztia, pertsonon mendekotasunaren eragile izan daitekeela uste dut.

Esan bezala, komunikabide digitalenganako mendekotasuna arazo larria bihurtu da gure gizartean. Honek gure osasunean ere eragin zuzena izan du. Lasai eta kezka gabe bizitzetik, konexio ezari beldurra izatera pasatu gara bat-batean. Ez hori bakarrik, hainbat kasutan berehalakotasunaren beharra dugula ere konturatu gara, mezu bat bialtzerakoan segituan eta itxaron gabe erantzuna jaso nahi dugu. Berdin gertatzen da informazioa eskuratzeko garaian, lehen bait lehen eduki nahi dugu begien aurrean bilatzen ari garen informazioa.

Komunikabide digitalak existitu aurretik, gizakiok produktiboagoak ginen, denbora librea irakurtzen, marrazten, kirola egiten, lagunekin egoten eta bestelako ekintzak eginez pasatzen genuen. Orain aldiz, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu tresna digitalak beraien denbora librea pasatzeko. Eguna lanean pasatu ondoren, lagunekin irten beharrean telebista piztea eta pelikula edo serie bat ikustea izaten da gehiengoaren nahia. Hortaz argi dago mendekotasun honek giza harremanak oztopatzen dituela.

Honen guztiaren bidez ikus daiteke, gailu elektronikoen erabilerak onurak dakartzan arren, hauenganako dugun mendekotasunaren ondorio negatiboak garrantzitsuagoak direla. Arazo hau konpontzeko errazena komunikabide digitalak desagertzea izango litzateke, baina argi dago hau ezinezko dela. Horren ordez, arazoaren aurkako neurriak ezartzea proposatzen dut. Herritarroi gailu elektronikoen gehiegizko erabileraren eta mendekotasunaren kalteak eta arriskuak azaltzen diren hitzaldiak ematea esaterako. Hau arazoa gutxitzen lagunduko duen ekintza bat izango litzatekeela uste baitut.