Debekuak direla eta horien aurrean zelan jokatu?



Seguruenik eta jakinaren gainean egongo zaretenez, Udalak denboralea dela-eta egun batzuetan herriko hainbat tokietara sarrera debekatu du. Hala nola, hondartzara, bertako pasealekuetara, zein parkeetara.... bertaratzea ezinezkoa izanda. Berri horrek gure komunitateko zenbait herritar eta bizikide haserrarastea ekarri du, ezarritako debekuei uko egitea erabaki dutela. Arazo egoera honen aurrean, debekuak eragin dion herritar moduan artikulu hau idazten dut herriko aldizkarian, bertako irakurleei zuzenduz. Herritar guztien iritziak eta ikuspuntuak zabaldu eta elkarbanatzea helburu duena eta aurretiaz esandako, aipatutako bertako artikuluan ageri eta kontatzen direnak gai honen inguruan hausnartuaraziko dizuelakoan. Auskalo, nork daki, agian zeuen pentsakera aldatu eta guztiz egingo duen ere!



Alde batetik, Udalak horrelako debekuak ipintzearen inguruan, hartu dituen neurrien alde nago, debekuak arrazoi batengatik jartzen dira aurretiaz azterturikoak eta ez norbaiti momentu jakin baten otu zaiolako. Debekuaren atzetik dagoen arrazoia ikusi behar da, kasu honetan, herritarren babesa, alegia.



Beste aldetik, segurtasunaren eta askatasunaren mugari buruz eta hori non jarri behar den ari garela, esan beharra daukat, askatasunak segurtasunaren gainetik behar duela egon, horren alde nagoela. Beti ere, besteon askatasunak zapaltzen ez diren arte eta norbanakoaren segurtasuna bermatzen dela. Ikusia da debekuak herritarrengan hurrengo ondorio batzuk dakartzala, besteak beste, askatasun osoz herritik mugitu eta leku, jarduera edota ekitaldi batzuez gozatu ezin izatea, zonalde batzuk ibiltariei sarbidea moztuta agertzen direla. Baina, hala eta guztiz ere, ez dugu ahaztu behar, gizarte batean elkarbizitzeak, berezkoak ditugun euskubideetaz gain, arauak eta debekuak badirela onartzea eta herritar moduan horiek bete behar izatea eskatzen dela. 



Honenbestez, ondorio modura esatea, bizitza arriskatu nahi izanez gero ez litzatekeela beste baten bizitza arriskuan jarri behar beste batek hartutako arduragabeko erabaki bategatik. Berekoia da pertsona baten arduragabekeriengatik beste batek ordaindu behar izatea pagotza. Kontutan izan behar da, hartzen den erabaki oro eragin bat duela, bai zugan zein inguruko besteengan (kausa-efektu erlazioa). Eta balizkoa balitz erreskatatua izan beharrez gero, bakoitzak bere poltsikotik ordaindu beharko luke, bere ekintzei erantzunez. Administrazioaren egitekoa ez da beraz epailearena egitea. Hortaz, jardun dezagun zilegiz, denon babeserako eta onurarako!