KOMERTZIO TXIKIEN ALDE





Gaur egun kontsumismoak herritarroi bultzatzen gaitu era masiboan erostera, beharrezkoa ez denean. Supermerkatuak mugarik gabe erosteko aukera ematen dizkigute, eta denda berean edozein lekutako janaria erosteko erosotasuna eskaintzen digute. Gainera komertzio erraldoi hauetan denda txikiekin konparatuz, produktu azkoz merkegoak dituzte eta orduei dagokienez, elikadura-kateek ordu gehiago mantentzen dute denda irekita. Hainbeste alde on kontuan hartuta, zentzuduna iruditzen zait herritarrok komertzio handienetako produktuak ekoiztea baina, zer gertatuko da komertzio txikiekin? Eta haien irabaziei esker bizi diren langileekin?



Denda txikiak zabalik mantentzea guztiz beharrezkoa da herria bizirik egoteko. Batetik, herriko ekonomiaren oinarria direlako, bestetik, komertzio txikiek auzo-bizitza sustatzen dutelako. Horregaitik ezinbestekoa da haietan erostea, eta horretarako herritarrak kontzientziatu behar dira denda hauetan kontsumitzeko garrantziari buruz. Bestela, horrela jarraituz gero, elikadura-kateak besterik ez dira egongo herrietan eta  komertzio txikieak iztearen ondorioz herritar askok lan bila joan behar izango dira beste hirietara.



Kalitateari dagokionez, auzoko janari dendetan produktu ekologikoak eskaintzen dira. Supermerkatuetako produktuei hainbat kimiko eta kontzerbante botatzen zaikie, denbora igarota ez usteltzeko edo itxura hobetzeko. Hau jakinda ere, herritar gehienek prezio merkeak nahiago dituzte janari osasuntsua baino.



Orain krisi garaian bizi garela, denda asko itxi dute, eta zabalik jarraitzen dutenak, diru sarrera gutxirekin irauten ari dira. Dendetakoak autonomoak izanik, ekonomikoki gehien sufritzen dute. Beraz, guztiok, auzokideak laguntzearen erantzunkizuna dugula uzte dut. Ni neuk nahiago dut nire poltsikotik dirua auzoko langile bateri ematea, aberatsak diren elikadura-kateei baino. Izan ere, hamar euroengatik supermerkatuko jabeak ez dizu ezebez esango, janari-dendakoa aldiz, asko eskertuko dizu.



Nire iritzi apalean, guztion eskuetan dago auzoko denda txikiak irekita jarraitzeko aukera. Horretarako, alde batera utzi beharko genuke erosotasuna, eta esfortzu txikia egin komertzio txikietan erosten, hauek desagertu ez dezaten! Herritarrok laguntza eskaini dezakegu, baina argi dago udalak egoera aldatzeko parte hartzea ezinbestekoa dela, supermerkatu edo komertzio handi gehiago jarri ez ditzan herrian! Beraz, beharrezko neurriak hartzea eskatzen diot udalari, komertzio txikiak dituztenek aurrera egin dezaten!