Duela gutxi, udaletxeak bide berri bat egin zuen kostaldean zehar, aldemeneko herrira oinez joan ahal izateko. Baina, tamalez, alboko herrira heldu baino metro batzuk lehenago, eten bat topatu genuen. Ondorioz, azken zati hori kotxez egin beharra dago. Badirudi bidea bi udaletxeek degoen-dagoenean eman dutela amaitutzat, non ote dago bi herriak batuko dituen oinezkoentzako bidea? 



Oinezkoentzako Euskal Herriko kostaldean zehar bide paregabeak daude; esate baterako, Zarautzen eta Donostian.  Horrek, turista kopuru handia erakartzeaz gain, herriko ekonomia bultzatzen lagundu dezake; izan ere, herrira datozenen artean oinezkoentzako bideak gero eta estimatuagoak dira.  Gure inguruan dugun kostaldeko itsas bazter izugarria aprobetxatu beharko genuke, ezin dugu aukera hori galdu. 



Bestalde, kontuan izan behar da kirola egiteak eragin nabarmena duela gizartearen osasunean eta bizi-kalitatean, fisikoki zein sikologikoki. Egoera horren aurrean, Herriak oinez lotu elkarteko kideok herri osasuntsu eta alai bat nahi dugu; horrenbestez, jendartearen bizi-kalitate on bat bermatzeko, udalak laguntzazkoak  diren euskarriak ahalbideratu edo eskaini beharko lituzke. Horren adibide, elkarte honen kideok aldarrikatzen dugun bi herrien arteko oinezkoentzako bide erabilgarria. 



Ez da bakarrik osasun eta turismo kontua,  bertokook oinez ere joan nahi dugu auzoko herrira. Gure elkarteari, harrigaria iruditzen zaigu XXI. mendean oinez herriz herri joateko mudurik ez egotea. Hau da, udalak herri ondoan aireportu bat edo jaietan David Bustamante ekartzeko diru nahikoa du baina haren biztanleria zaintzeko; berriz, ez. Hori gutxi balitz bezala, hauteskudeak datozenean, herritarroi plan bikainak eskaini ohi dizkigute; baina badirudi, hilabete batzuk pasata, zenbaitek hartutako konpromesua alde batera usteko edo memoriatik ezabatzeko ohitura dutela.  Hala ere, erakunde honek hasitako lanak bukatu egin behar direla uste dugu. 



Herriak oinez lotu izeneko elkarteko partaideo, herritarrok aldameneko herrira oinez joateko dugun eskubidea aldarrikatzeko, aurrerantzean zenbait ekimen antolatuko ditugu. Esaterako, hurrengo igande goizean herri osoan zehar martxa bat antolatu dugu eta maiatzaren 2an, udaletxe aurrean aurkeztuko gara pankartekin eta guzti. Gure helburua lortzeko ahal dugun guztia egiteko prest gaude.  



Zalantzarik izatekotan edo mugimendura honetara gehitu nahi izatekotan, jarri gurekin kontaktuan.