Pandemia egoera eta konfinamendua dela eta, asko izan dira armairuan gordeta zituzten musika-tresnak eta pintzelak atera eta duela urte batzuk alde batera utzitako zaletasunei berriro ekin dieten pertsonak. Horrela, musika edota dantza bezalako jarduerek gure bizitzan duten garrantziaz jabetzen hasi da gure gizartea, nahiz eta eskola eta ikastetxeetan ikasgai hauei oraindik ez zaien behar adinako baliorik ematen.



Argi dago marrazketa eta musika bezalako ikasgaiak eskola-ordu gutxien dituzten ikasgaiak direla, izan ere, irudimena garatzera bideratutako ikasgaiak oso eskas baloratuak daude, Matematika edo Historia bezalako ikasgaiekin alderatzen baditugu. Beharbada, etorkizunerako balio ez duten ikasgaiak diren ustea gizartean zabaldu egin delako gertatzen da hori. Hori dela eta, ikasgai hauek askotan garrantzia gutxiko ikasgaitzat hartzen dira helduen artean, horietako askok denbora pasa gisa ulertzen baidituzte eta ez baitiete jarduera hauek izan ditzaketen onurei erreparatzen.



Hala ere, Musika, Marrazketa, Dantza... oso ikasgai baliagarriak dira haur eta gazteen irudimena garatzeko, baita haien garapenerako ere. Ikasgai hauei esker, hainbat gaitasun lantzen eta hobetzen dituzte ikasleek, hala nola, kontzentrazioa edo ikasle-irakasleen arteko harremanak. Horrezgain, ikasketek askotan eragiten duten frustazio eta antxietateari aurre egiteko jarduera aproposak dira, aditu askoren aburuz sormena lantzeko jarduerek erlasatzeko aurkera ezinhobea eskaintzen diete eta ikasleei. Era berean, marrazketa, adibidez, oreka emozionalari eusteko jarduera baliagarria da eta sormena lantzeko aurkera ematen die gure gatetxoei. 



Bestalde, gutako asko txikitatik hasi gara forma eta kolore desberdinekin esperimentatzen edo musika-instrumentu desberdinekin jolasten, izan ere, esperimentazioa sustatzeko aproposak dira musika edo marrazketa. Horrela, jarduera hauek haurren eta nerabeen jarrera ludikoa sustatzen laguntzen dute, haiengan ikasteko interesa sustatuz. Azken finean, dantza, musika edo marrazketa jarduera eramangarri eta dibertigarriak izan ohi dira gure nerabeentzat. 



Sormena lantzeko jarduerek duten eragina nabarmena da, gure seme-alabetan batez ere, oraidik garapen prozesuan baitaude. Hori kontuan izakin, ikasgai horien eskola-orduak handitzea beharrezkoa dela uste dut, baita sormena lantzeko beste motatako jarduerak antolatzea eta sustatzea ere, hala nola, tailerrak, literatur-lehiaketak, marrazki-lehiaketak... Horrela, Marrazketa edo Musika bezalako ikasgaiek ikastetxeetan duten balioa handitzea lortuko genuke, hezkuntza-kalitatea hobetuz, eta hori lortutakoan, gure seme-alabak osatuagoak eta prestatuagoak haziko direlakoan nago.