Azken aldi honetan nabarmentzekoa da auzoak jasaten ari den prozezua eguneroko kontsumoarekiko. Kalera atera eta han aurrean merkadona bat dugu, eskuineko bidea artuta ez dugu ibilaldi luzeik egin behar eroski batekin topo egiteko, Kalearen beste puntan berriz lidl bat eta, noski, etxeko lehio guztietatik ikusi ahal den carrefour erraldoia, atzo ireki berri zena. Baina, non dago Jose Mariren Harategia? eta Mari Piliren arraindegia? ez da harritzekoa itxi egin behar izan dutela haien ohiko bezero gehienak supermerkatuetara joaten hasi direlako. nola ez dira joango hala, horrelako prezio baxuekin?



Ez da esan behar estutasun ekonomikoa pairatzen duten familiek asteroko erosketa egiteko mugak izan ohi dituztela eta hortaz, produktuak merkeen dituzten lekuetara joatea da normalena, hau da, supermerkatuetara zoritxarrez. Baina konturatu behar gara horrelako joerak auzoan betidanik egon diren denda txikiak kondenatzen dituztela. 



Norbaitek pentsa dezake nahiz eta negozioak apurtu, lanpostu berriak sorrarazten dituela, baina zer lanpostu mota sortuko dira? Bada baldintza eskasak dituztenak beti. Edo lanaldi luzeak eta bananduak, edo soldata baxuak... Honek diru sarrera baxuak dituzten familia kopurua handituko du auzoaren barnean eta lehen aipaturiko arazora bueltatzen gara, ziklo bat bezala non komertzio lokalarik gabeko auzo bat geratuko zaigun.



Ez da erraza prozezu triste hau ekiditzea baina argi eduki behar dugu ez dela bakarrik geldituko. Argi denez, multinazionalak eta kate handiak nahi dutena dirua egitea da eta hortaz, ezin dugu itxaron haiek bere kabuz gelditzera, ez delako hori gertatuko.



Nire iritziz gohitik hasi beharko zen aldaketa, autonomoak diren langileentzako traba gutxiago eta laguntza gehiago ezarriz, negozioen eraketa sustatzeko, beste aldetik, multinazionalak supermerkatuak eratzeko ordainketa handiagoak egin beharko lituzke. modu honetan, komertzio txikiaren prezioak jaitsiko lirateke eta berriz, supermerkatuetakoak igo. Jarraitzeko auzotarren papera jokoan sartuko litzateke: kontzientziaz jokatuz eta auzoko denda txikietan erosiz. 



Eta azken pausua baita ere kontuan hartu beharko litzatekeena umeen heziketa izango litzateke. Txikitatik irakazten bazaie hobe dela auzoko edo herriko dendetan erostea eta zergatik, hazten direnean horrela jarraituko dute.