PATINETE ELEKTRIKOAK BIDEGORRIAN
Bilboko Udala
Erkoreka plaza
48004 Bilboko
Bilbon, 2020ko ekainaren 15ean

Zinegotzi hori:
Gutun honen bidez, herriko txirrindularien elkartearen izenean, nire desadostasuna adierazi nahi dizut patinete elektrikoen erabilera arautzeko neurriekin. Zehazki, gehien kezkatzen nauena zera da: orduko gehienez 25 kilometro abiadura hartzen duten patinete elektrikoek bidegorriak erabili beharko dituzte.
Elkartearen ustez, hartutako neurri hori ez da batere egokia, bidegorriak bizikletaz eta motorrik gabeko patineteak baino ez erabiltzeko baitira. Argi eta garbi idatzita dago hori udaleko neurrietan, horregatik orain patinete elektrikoak erabiltzeko aukera zabaltzea ilegala bezain harrizkutsua iruditzen zaigu.
Ildo berean, ez dugu ulertzen zergatik 25 kilometrotik gorako abiadura hartzen duten patineteek errepidean ibili behar duten eta besteek ez. Herritarrek baino parada gehiago edukiko dute patinete elektrikoek, hori da hori! Ez dugu ulertzen zein izan zen neurri hori hartzeko irizpidea, aditu batena ez, behintzat.
Guri galdetzotan argi utziko genituen patinete elektrikoak bidegorrietan sartzeak eragiten duena: istripuaren gorakada. Istripu horien ardura udalena izango litzateke, herrian beharrezkoa ez den ibilgailu bat erabilera lehenesteagatik.
Gogorarazi nahi dizut bizikletaren erabilera sustatzeak osasunerako onurak ekar ditzakeela, hala nola, bihotzekoak saihestea, kolesterola murriztea edota CO2 ez arnastea, patinete elektrikoek, berriz, ez dute jarduera fisikorik sustatzen.
Beraz, ondorioak laster ikusiko ditugu gure herritarren artean, osasunaren aldetik ez ezik, kaleko pilaketak ere sortuko direlako. Edonon ikusiko dute udalekoek jendearen atsekabea, eta une hori helduta guregana etorriko zarete. Gu eskuzabala garenez proposamen batzuk iradoki nahi ditugu abagune hau aprobetzatuz.
Lehenik eta behin gustatuko litzaiguke herrian bizikletaren erabilera hobestea eta horri buruzko neurriren bat argitaratzea. Bidenaba, udaleko baten batek, adibidez, zeuk, zinegotzi gisa, bidegorriak erabiliko bazenitu eredugarria izango litzateke. 
Jarraitzeko, bidegorriko aurak ezin dira ukitu, motor elektrikoko ibilgailuek errepideetan baino ez ibili behar baitute, bestela, guztiok nozituko dugu kaltea. Eta bukatzeko, gehienezko abiadura errespetatzea ezinbestekoa izan behar da, eta denok dakigunez, herrian zehar orduko 30 kilometrokoa da. Beraz hobe izango litzateke abiadura handiko patineteak debekatzea. 
Hala eta guztiz ere, hauek gure iradokizunak baino ez dira, baina, ontzat hartuko dituzulakoan gaude, herritar guztientzat onurak ekarriko bailituzkete. 
Adeitasunez.
Txirrindularien elkarteko zuzendaria.