ETENGABE KONEKTATUTA EGON BEHARRA



Ezer baino lehen, garrantsitzua da aipatzea teknologiak asko aldatu duela gure bizi modua, onera zein txarrera. Gero eta denbora gehiago pasatzen dugu mugikorraren edo horrelako gailuen pantailaren aurrean, eta horren ondorioz, sare sozialaren eta bestelako komunikabide digitalen kontsumoa erabat igotzen ari da, beraz, hona hemen hori ekiditeko argudio batzuk:



Hasteko, egia da tresna digitalak gure bizitza hobetzeko: sozializatzeko, informatzeko, ikasteko, entretenitzeko,... oso gailu onak direla, eta gaur egungo gizarteari begiratuta, neurri batean beharrezkoak ere badirela; azken finean, esan daiteke horretarako daudela diseinatuta. Baina gauza guztiak bezala denak du bere alde txar bat, eta kasu honetan, nabarmentzekoa da horrelako tresnek, hala nola; mugikorrak, ordenagailuak, eramangarriak,... izugarrizko mendekotasuna sor dezakeen bidea ireki dutela. Modu batean edo bestean denok gaude engantxatuta gailu hauetara, gurasoen kasuan, aipatzekoa da bere seme-alabak lagunekin irteten direnean, beste lasaitasun batekin geratzen direla etxean, zeren, edozer dela eta, dei batekin nehikoa dute non dauden edo zer gertatu zaien jakiteko. Baina gazteen kasua da aditu asko kezkatzen dituena, ea zer nolako erabilera ematen dioten baita beraien buru hauste handiena. Gazteak gara sare sozialak bezalako aplikazioak gehien kontsumitzen ditugunak, eta horrenbestez, geuk dugu erabilera okerra emateko probabilitate handiena.



Jarraitzeko, gaur egun ia guztia digitalizatuta dagoenez, kalte nabarmena eragin du jende askoren osasunean eta bizimoduan. Gainera, koronabirusak ere behartu egin gaitu birtualki lana egitera edota klaseak ordenagailu bidez izatera. Nire ikastetxean, kasu; klaseak eskolan bertan presentzialki izatetik, ordenagailuz edukiztera pasatu gara, eta azterketak paperean egitetik, birtualki egitera. Honek guztiak, produktibitatea gutxitu, aisialdia eta giza harremanak oztopatu eta pentsamendu kritikoa desargetzen du. Eguneko ordu gehienak etxean igarotzen ditugu, ordenagailuaren pantaila begi aurrean daukagula, beraz, ez da batere harritzekoa horrelakorik gertatzea.



Bukatzeko, bizitzea tokatu zaigun egoera bat da etengabe pantaila aurrean egotearena, baina guzti hau hobetzeko edo tresna digitalak zentzuz erabiltzen ikasteko, gomendagarria iruditzen zait, gai honi buruzko hitzaldiak ematea edota sare sozialak duten indar handiaz baliatuz, ezagutzera eramatea zer nolako kaltea izan ditzakeen une horo konektatuta egotearenak.