NOLA BIZIKO GARA 50 URTE BARRU?
 Nola biziko gara 50 urte barru? Gustatuko litzaidake orain dela 50 urteko gizarteari galdera berdina egingo bagenio zer esango lukeen jakitea eta ondoren egungo errealitatearekin konparatzea, ea behintzat apur bat hurbiltzen zaion. Nik, etorkizun horretan egia esan, ohikoa baino arazo gehiago ikusten ditut, eta, egoera ikusita galdera apur bat aldatzeko beharra ikusten dut. Nola baino, bizirik iraungo al dugu ordurako? Hasteko, iugurumenaren harira etorkizun ilun bat aurreikusten dut. Orain ere arazo larriak baditugu ez ditut imaginatu ere egin nahi 50 urtera izango ditugunak. Hortaz pausoa arazo honekin bukatzea da, etorkizun bat edukitzeko. Zientzialarien esanetan, 2030 erako gure karbono aztarna erdira murrizten ez badugu ezinezkoa izango da klima-aldaketa gelditzea Halaere, okerrena eta ulergaitzena da oraindik badela klima-aldeketa hau errealitate bat dela sinisten ez duen jendea. Pentsaera horrekin nola espero dugu arazo larri horrekin bukatzea? Egia esan ez dakit zergatik harritzenn naizen hainbeste, izan ere txertoak osasunerako kaltegarriak direla pentsatzen duen eta Lurra laua dela sinisten duen jendea existitzen da. Ez dakit nork esan zuen egungo gizarte hau garatuta zegola, baina ez dakit bide honetik zebilenik. Ingurumenaz gain, gizartea ere aldatuko da. Alde batetik uste dut desberdintasunak gure gizartearen zati bat izaten jarraituko dutela, behintzat ekonomia aldetik, izan ere. gizakia berekoia da eta ondorioz, aberatsak aberats izaten jarraituko dute eta pobreak pobre. Halere, beste aspektu batzuetan agia ikusten dut. Geroz eta gogoeta gehiago dago berdintasunaren inguruan, eta denak ez badira ere, asko dira horren alde borrokatzen dutenak. Horren adibide dira Estatu Batuetan arrazakeriaren aurka borrokatzen ari den jendea. Baina, ez dakit ziur noizko helduko den iraultza hau, horretarako konstantzia behar da eta lehen mailako gizakiek zaila izango dute haien bizitza erosoari uko egitea hura mantentzeko Azkenik, teknologia aipatzea gustatuko litzaideke. Urte gutxitan erabat aldatu da, esponentzialki garaitzen da ,eta arrisku handia ikusten dut honekin. Egia da teknologia onuragarria dela, adibidez, medikuntza zientziaren lanari ematen diogun erabilera oso kaltegarria da. Egun osoa pasatzen dugu pantailaren aurrean, hipnotisatuta, eta ez dakigu ezer gehiago egiten. Eta ez dakit zer pentsa robotei buruz, zer gertatuko da haragi eta hezurrezko gizaldiak horien ordez ordeztuak izango direnean? Laburbilduz, etorkizun nahiko latza ikusten dut, behintzat gizakiaren egungo pentsakera aldatzen ez bada. Horregatik ez dakit zer espero 50 urte barru, uste dut bizirik irautea nahikoa baino gehiago izango dela.