Gaur egun XXI. mende honetan ohitu gara Interneten bidez emititzen den telebista motari. Ohitu beharko, jakina, eskeintzen duten programa kopurua eta horien kalitatea ikusita.

Hasiera batean beraien agerpena zituen onurak; hots, iragarkien eza eta norbanakoarentzat zeukan kostu txikia, denborarekin komunikabide tradizionalak kolokan jarri dituen produktuan bihurtu dira.

Honen harira, azken egunotan, tradizionaltzat hartu dezakegun, eta eskualdeko inguruko informazioa emititzen duen telebista desagertu beharreko albistearekin jeiki gara, eta nik galdetzen diot nire buruari: ez al da errore bat inguruan hain maitatua den telebista bat emititzeari uztea?

Eskualdeko telebista mota honetako telebisten agerpenarekin bat egin zuen. Nahiz eta hasiera nahiko malkartsua izan, urteak pasa ahala bere programazioa egonkortzearekin bat aurrera egitea lortu zuen, beraren finantzazioaren arazoa inguruan zebiltzalarik beti.

Hasieran, arazoaren iturburua: bazkide, dirulaguntza publiko eta inguruko enpresen iragarkien bitartez konpondu zena, egun, Netflix, HBO edota Amazon moduko plataformen agerraldiarekin audientziak behera jo dutenez, telebistan iragarkiak emititzeko interesa galdu, eta, ondorioz diru iturri nagusiena galdu da, telebistaren finantzazioa berriz kolokan geratuz.

Telebista eskualdeari ekartzen dion onurak handiak dira ezbairik gabe, inguruan gertatzen diren albisteei buruz informatzen baitigu gure euskalki maitatuan. Bestalde, ondo ikusi dugun moduan, inguruan jaiotako profesional bat baino gehiagorentzat bultzada ederra izandako katea daukagu, bere hastapenak bertan izanda, estatu mailako kateetara salto eginez.

Honengatik guztiagatik, 0 km-ko produktuak bultzatzen diren bezala gure telebista bultzatu behar dugulakoan nago. Argi dago katearen berrantolaketa bat beharrezkoa dela, beraren izaerari pentsamendu berri bat emanda. Nik nire ideia botako dut, eta telebista ekonomikoagoa izateko webgune baten bitartez emititzea ideia ona izan daitekelakoan nago.

Beti bezala, beraren kontra egingo duten pertsonak agertuko dira, kate hauei ematen zaien diru laguntza publikoen aitzakiaz. Ondorioz, hauei aurre egiteko ezinbestekoa izango da  proiektu serio bat aurkeztea inguruko herritarron oneritzia izanda.

Gaur egun komunikabideak, eta, ondorioz, gizarteak informatzeko dituen tresnak asko aldatu direla argi dago, lehen arrakastatsuak ziren ideiak zahar geratuz. Hala ere, arazoak daudenean amore ematea irtenbide errezena dela irudituz, goazen irudimenari eragitera gure telebistaren defentsan!