Inork ez luke zalantzan jarriko gaitasun desberdinak garatzeko hainbat jaduera aurrera eraman behar direla: marraztea, musika-tresna bat jotzea, eskuekin gauzak sortzea... Hala ere, ikastolan ekintza hauei ez zaie behar besteko garrantziarik ematen. Benetan eskoletan irakatsi behar dira?  



Aitortu beharra dago, COVID-19-ren ondorioz egondako konfinamendu egoerak gure burmuinaren beste alde batzuk garatzeko aurkera esaini digula, ez bakarrik helduonak, baita neska-mutilenak ere. Izan ere, martxoan etxean atxilotu gintuztenean, laster konturatu ginen gure denbora zerbaitetan inbertitu behar genuela.



Momentu horretan, sormena martxan jarri genuen eta, gaur egun hobbie bereziak berenganatu genituela ohartzen gara. Batez ere, nerabeek. Izan ere, haiek ukelelea jotzen, paisaiak marrazten, autoerretratuak egiten, musika estilo desberdinak abesten... saiatu ziren. Hau da, sare sozialak alde batera utzi eta ekintza desberdinak aurrera eraman zituzten. Hasiera batean soilik denbora pasatzeko zena, bizitza osorako ahalmena bilakatu da. Are gehiago, haiei esker gazte asko ez ziren despresioak jota egon eta pandemiaren ondorio latzak larrutik ordaindu beharrean, euren buruak osasuntsu mantendu zituzten. 



Ildo beretik jarraituz, aipatzekoa da, adituen arabera marrazketa eta musika bezalako jarduerak sormena lantzeko eta oreka emozionalari eusteko aproposak direla. Azken finean, interesa pizten dute eta, horren ondorioz, ikasteko, ikertzeko eta esperimentatzeko gogoak sortzen dituzte. Horren ondorioz, burmuinaren argiak garatzen dira, itzalak apaltzen diren heinean. Horrek berebiziko garrantzia du bai haurrengan bai nerabeengan, biak heldutasun bidean baitaude. 



Dena den, zoritxarrez, ikastoletan edota institutuetan ekintza hauek irakasten dituzten ikasgaiak bigarren maila batean daude. Hitz gutxi batzuetan esanda, eskasen baloratuenak dira eskola-ordu gutxieneko ikasgaiak baitira. Dirudienez, garrantzitsuagoak dira matematika, fisika edota ingelesa bezalakoak. Mundu mailan egindako ikerketa batek hori adierazi zuen: irakasleen %70-k plastika eta musika ikasgaiak baztertzen ditu. Hala ere, kontzentrazioa eta ikasleen arteko haremanak lantzeko marraztu, abestu, dantzatu edota musika-tresna bat jo behar da. 



Horrenbestez, ez ditzagun ahaztu lehentasunak. Matematikak garrantzitsuak diren arren, adituek eta pandemiak argi adierazi dutenez, marraztea, musika... ezinbestekoak dira haurrentzat eta nerabeentzat sormena eta kontzentrazioa garatzen laguntzen dutelako. Beraz, ahaleginak egin ditzagun hitzaldien eta ekitaldien bidez ikasgai horiek ikastoletan irakatsiak izateko lehen maila batera igaroz. Modu horretan, duten garrantzia handia azaleratuko dugu. Azken finean, zertarako balio zaie neska-mutilei ingelesa ezagutzea elkarrekin komunikatzen ez badakite?