Gaur goizean gosaltzen ari nintzela, atentzioa eman didan artikulua irakurri dut egunkarian: gaur egungo gizartea ez litzateke gai izango errealitatea eta mundu birtualaren artean dauden desberdintasunak bereizteko. Izan ere, internetari lotutako gailuak dauzkagunez geroztik, edozein tokian komunikatzeko ahalbidetzen gaituzte.



Artikuluan bin adituri galderak egiten zizkieten, gaur egungo eta etortzear diren garaiak nolakoak izango liratekeen azaltzeko asmoarekin. Bietako batek azaltzen zuenez, aipatutako menpekotasun hori jada sumatzen ari da gizartearen osasunean; ez soilik gazteen artean, helduen artean ezarrita legokeen gaitza liteke. Bere esanetan norbait egunean zehar hogei aldiz baino gehiago konektatzen baldin bada, eta ez egitekotan urduritasun sintomak azaltzen baditu, menpekotasuna daukala esan liteke. Horretaz gain, haserrea irakustea liteke ondoriorik ezagunena.



Ildo beretik jarraituz, bigarren adituak adierazten zuen oso zaila dela gaur egun daramagun bizimoduarekin menpekotasun hori ez jasatea. Gainera, azpimarratzen du bai momentu pribatuetan bai lanean tresna digitalak dauzkagunez gero, une oro konektatuta egon gaitezkeela. Beraz, joera horretaz banantzea, zoritxarrez, ezingo litzateke egun batetik bestera egin.



Bi adituek aipatu dutena kontuan edukiz, bat nator azaldutako ideiekin: sare sozialarekiko menpekotasuna jada ezarrita dago XXI. mendeko gizartean. Esandakoari gehitu nahiko nioke mugikorrak  direla mendekotasun digitalaren eragile nagusiak, bai sozializatzeko bai komunikatzeko erabiltzen ditugulako. Horren ondorioz, hurbil edukitzeko beharra eta orduro begiratzeko joerak ohitura bihurtu dira, eta, tamalez, ohitura bilakatzea izan da gizartearen arazoa.



Mugikorrak eta interneten bitartez komunikatzeko joerak ez dira aldatuko; ondorioz, erabiltzeko modurik hoberena ikastea liteke soluziorik hoberena. Ondo erabiltzea zer esan nahi duen jakitea garrantzitsua izan liteke, baina, laguntza eskeini ahal izateko, menpekotasuna adierazten duen pertsona baten sintomak ezagutzea ezinbestekoa da. 



Laburbilduz, menpekotasuna sahiesteko pare bat gomendio azaltzea ideia ona iruditu zait. Alde batetik, jaikitzeko eta oheratzeko momentuetan tresna digitalak erabiltzeko debekua ezarriko nuke etxeetan, baita jateko denboretan ere. Bestetik, oporretan gaudenean, konektatzeko erabili ditzakegun gailuak etxean utziko nituzke, deskonektatzeko denbora eduki ahal izateko. 



Aipatutako menpekotasun horrek besteengandik hurruntzen gaitu isolamendu soziala edukitzera arte. Interneta ondo erabiliz, lagun dakigukeen asmatutako herramientarik baliagarriena liteke, baina, gaizki erabilita, daukagun gaitzik okerrena izan liteke.