021eko aprilaren 21a, asteazkena                   



Giza baliabideen arduradun hori:



Gutun honen bitartez, zure eskaerari erantzun bat eman nahiko nioke. Lantokian, langileok dugun egoera eta ditugun lan baldintzak azalduz. Eta  horientzako hainbat irtenbide proposatuko dizkizut idatzi honi etekina atera diezaiozun.   



Hasteko talde lan eta komunikazio kanalak hobetzearen garrantzia aipatu nahiko nuke.  Lankideekin harremanik ez izatean edota harreman kaskarra izatean, gure motibazioan eragin handia izan ohi du. Oso desberdina baita lagun edo ezagun batzuekin lan egitea guztiz ezezaguna egiten zaigun norbaitekin aritzea baino. Azken batean, gure beharra da lanera joatea, eta emaitzak, onak izan daitezen, gure arteko harremana hobetzea beharrezko iruditzen zait.  

Honi aurre egiteko, tailer moduko batzuk antolatzea ideia ona litzateke. Horrela, gure harremanak estutuz eta konfiantza lortuz, lan egiteko garaian, erosoago ibiliko ginateke eta beraz, emaitza hobeagoak lortuko genituzke.  

Astean behin departamentuko langileok bazkaritxoren bat egitea ere ez legoke gaizki, gure arteko harremana oraindik estuagoa izan dadin.



Bestalde, arazorik larrienetako bat lan errendimendua dela iruditzen zait.  Lantokian bederatzi ordu pasa ditzakegu eta zortzi orduko jornadan dugun errendimendu bera izan. Uste dut ados gaudela honek horrela jarraitu ezin duenarekin. Esango nuke konponbide egokia litzatekeela ordutegian malgutasun apur bat gehiago izango bagenu. Horrela, langileok etxean eta familiarekin egoteko denbora gehiago izango genuke, eta beraz, langileak lanera deskantsatuta joango garela ahalbidetzen duzu, gure errendimenduan eragin handirik izan gabe.



Jarraitzeko, desoreka handia ikusten dut langileon artean gure formazioa dela eta. Honen arrazoia, elkarren artean dugun adin desberdinatsuna dela esango nuke.  Digitalizazioaren kasuan adibidez, batzuk teknologia berriekin jaio garen bitartean, besteak ez dute hauek erabiltzeko abileziarik. Eta egun teknologiaren garrantzia ikusita, hauen erabilera lantzeko ikastaroren bat egitea egokia litzatekela diot. Guztiok minimo bat izan dezagun.



Azkenik, nire iritzirako, motibazioa handitzeko punturik garrantzitsu eta egokiena, egindako lana benetan egokia eta ona denean, saritzea eta zoriontzea litzateke. Hau eginez, lantokiko giroa hobetuko baigenu eta jendeari lanean jarraitzeko grina piztuko litzaioke. 



Besterik gabe, ekarpen hauek neurriak hartzerakoan baliogarri izango direnaren esperoan, 



Mila esker zure denboragatik,   



                                                                                                                    Olatz Agirre