HERIOTZAREN MISTERIOA



Duela gutxi nire senitarteko kuttun bat hil da.  Zoritxarrez, gaixotasun gogor baten ondorioz, bere bizitzako azken urteak ohean etzanda pasa behar izan ditu,  ahul-ahul. Argi dago oso gogorra dela familia batentzat betidanik ezagutu duzun pertsona bat horrela ikustea. Ez duzu imaginatu ere egiten gertukoenen heriotza noizbat iritsiko denik, baina azkenean, noizbat, iristen da unea. Gutxien espero duzun momentuan gerta daiteke, eta inoiz ez gaude horretarako prest. Ez dakit zergatik den hori; baliteke eskolan heriotzari buruz ez hitzegiteagatik, edota, etxean edo lagunekin gai hori ekiditu egiten dugulako, nork daki.  Maiz entzun edo irakurtzen ditugu kirolei buruzko azken albisteak, munduan zehar gertatzen ari diren gerrak, zientziaren aurreratzeak... Baina ez da batere ohikoa heriotzari buruz artikuluren edo albisteren bat aurkitzea. 



Jon hil ostean, inork espero ez zuen afera bat izan genuen. Bizi-testamentua firmatu gabea zuen. Beste familia batzuentzat arazo larri bat izan daiteke hori; maiz, adostasun ezaren ondorioz, amaierarik gabeko eztabaidak izaten dira bizi-testamentua dela eta.  Guk, medikuaren laguntzaz, nahiko ongi bideratu genituen hartu beharreko erabakiak, nahiz eta oso momentu gogorra eta tristea izan. Baina zeraz ohartu ginen: oso komenigarria da testamentua egina edukitzea.  Zalantzak eta eztabaidak sahiesteko da batez ere baliagarria. Halaber, zein tratamendu jaso, zein ez eta zein neurritaraino jakiteko balio du.  Azpimarratzekoa da aurretiako borondateen agiriak gure eskubideetako bat zihurtatzen duela eta lehen esan bezala, benetan garrantzisua dela dokumentua egitea. 



Jon Zaintza Bereziko Unitatean zegoela, galdera ugari etorri zitzaizkidan burura, eta gogoeta bat egin nuen. Zergatik dauzkagu heriotzari buruz hainbeste galdera? Ez al da heriotza denei iristen zaigun une bat? 

Lehen esan bezala, gaur egungo gizartean heriotzari buruz hitz egitea oso arraroa eta bitxia da, nahiz eta heriotza bizitzaren parte den.  Badakit gai honen inguruan iritzi kontrajarriak egon badaudela, dena den, heriotzari buruzko kontzientziazio kanpaina batzuk bultatzea komenigarria dela deritzot.  Heriotzaz hitz egitea ez da batere txarra, eta beldurra galtzeko bide bat izan daiteke hori. 



Beraz, nire artikuluarekin bi gauz aldarrikatzea dut helburu: bizi-testamentuko dokumentua zein garrantzitsua den azaltzea eta heriotzari buruz gehiago hitz egitera bultzatzea. Literatura betidanik izan da galderei erantzuteko tresna bat, badaude gai horri buruzko hainbat liburu eta baliteke hauek eskuragai egotea gure herriko liburutegietan. Saia gaitezen heriotza normalizatzen eta ezinegonak sahiesten.
