Pasa den astean elikadura-kate handi batek beste denda bat zabaldu zuen gure auzoan. Auzokide batzuentzat, albiste ona da lehiaren areagotzeak produktu merkeagoak erostea ahalbidetzen baitie.

Niretzat ordea berri ezin txarragoa da. Izan ere supermerkatu hauek irekitzen dituzten bitartean auzoko denda txikiak pertsiana jaitistera behertuak ikusten dutelako beraien burua.



Apurka apurka eta ohartu gabe denda txikien lekua hartzen hari dira multinazionalak eta enpresa handiak. Eta ez gara konturatzen norainoko eragina izan dezakeen honek. Batetik, lanaren prekarizazioa, soldata baxuko eta lan baldintza txarreko lanpostuak besterik ez baitituzte eskaintzen enpresa handi hauek.

Bestetik, gure auzokidearen arraindegian edo herriko harakinarenean erosten dugun bakoitzean gure dirua, herrian mugitzen segituko delaren bermea dugun bitartean, enpresa handi hauei ordaintzen diegun diruarekin ez da berdina gertatzen. Zergetan miseria bat ordaindu eta gero, mozkinak beren herrietara eramaten baitituzte eta gutxi batzuk aberasten diren bitartean auzoan ez da inbertsiorik geratzen.



Egia da herritarrok ere badugula gure erantzukizun zatia honetan, supermerkatu hauek ez luketelako horrenbesteko arrakastarik izango jendeak ez balitu bere erosketak hor egingo. Agian ezin diogu erabat uko egin saltoki hauetara joateari. Ni neu ere joaten nahiz noiz behinka. Baina nire lehenengo aukera beti denda txikiak izaten dira. Ahal den neurrian, barazkiak, zekaleak, haragia, arraina, fruta eta bestelako produktu freskoak komertzio txikietan erosten saiatzen naiz. Eta supermerkatuak, beste toki hauetan lortu ezin ditudan produktuak erosteko besterik ez ditut erabiltzen. 

Horregatik zuei berdina egitera animatu nahi zaituztet. Denok kontzientzia hartuta ziur nagoelako herriko dendak salba ditzkaegula.



Baino erosleek bakarrik ezin diogu honi buelta eman eta udal agintariek ere badute beren erantzukizuna gertatzen ari den guzti honetan. Haiek baitira lizentziak eman eta goizeko ordu batetara arte zabalik egoteko baimena ematen dizkietenak. Horregatik eskatu nahiko nieke herriko merkatari eta enpresa txikiak babesteko neurri zehatz eta eraginkorrak hartu ditzaten. 

Dagoeneko ez du balio hitz politez eta intentzio onez beteriko diskurtsoak egitearekin, arazoari behingoz heldu eta elikadura-kate handi hauen lehia basatia gelditzeko neurriak hartzeko unea da. Enpresa hauen jarduera neurrigabea mugatu beharra dago.



Udalak neurriak hartzen baditu eta gutako bakoitzak kontzientzia hartzen badu, zentzuz jokatuz erosketak egiterako orduan, ziur nago herriko komertzioak salbatu ahalko ditugula eta horrekin batera auzoarentzat etorkizun oparoagoa lortu ahalko dugula.