Gaztea nintzenetik gustatu izan zait nire herriko telebistaz gozatzea. Herriko festetan ondo pasa ondoren, lagun guztiak elkartzen ginen etxe batean festetan egindako grabaketak eta entrebistak ikusteko. Batzuetan, gu geu ere azaltzen ginen pantailan eta asko gustatzen zitzaigun bizitako une guzti horiek berriro ikustea.



Telebista honek emititzeari utziko diola jakiteak pena handia eman dit. Audientzia eta dirulaguntzak murriztu direla eta itxiko omen dute txikitatik gure artean egon den telebista. Gaur egungo gizarteak nahiago du polemikaz eta gezurrez beteriko programak ikustea, haien herriari buruzko pasarteak entzutea baino. Tokiko telebistak, beste batzuek ez bezala, gertuko pasabide eta gatazkak ekartzen ditu gure etxeetara eta hau abantaila izugarria dela iruditzen zait. 



Gizarteak ordea, herriko telebista alde batera utzi eta beste telebista-eredu batzuetara eboluzionatu du. Netflix, HBO eta Amazon esaterako. Telebista-eredu berri heuei esker genero guztietako serie eta filmak ikus ditzakegu edozein unetan; beti ere, diru kopuru baten truke. Hala ere, plataforma haueta filmak ez daude hizkuntza guztietan (adibidez, euskara) eta hori kaltegaria izan daiteke gure kulturarentzako. 



Bestetik, plataforma hauek existitzen ez zirenean, emititzen zutena bakarrik ikusteko aukera genuen eta kapituloren bat ikusten ez bazenu, ez zenuen aukerarik botoi batzuk klikatuz berriro kapitulo bera ikusteko. Gaur egun aldiz, nahi duzuna ikus dezakezu nahi duzunean eta hala egiten dugu. Aspertzen garenero telebista piztu eta ikusten ari ginen seriea ikusten dugu aurreko egunean utzitako minutu berean. 



Telebista-eredu hauek ekarri dituzten abantailak asko dira, hala ere, alde txar batzuk ere badituzte. Adibidez, egun osoa pasatzen dugu hankak zabal-zabal eginda eta inongo esfortzurik egin gabe sofan eserita telebistan nahi duguna ikusten. Gainera, horrenbeste aukera ditugu non denbora gehiago pasatzen dugun ikusiko duguna aukeratzen pelikula edo dena delakoa ikusten baino. 



Laburbilduz, inguruko informazioa izateko eta bertako hizkuntza zabaltzeko ezinbestekoa da herriko telebistak ez desagertzea eta hauek sustatzeko hainbat ekimen egin beharko liratekeela uste dut. Esaterako, kontzertuak edota lehiaketak antolatu daitezke herrietan eta bertako telebistan emititu horrela, jendearen jakinmina pizteko. Modu honetan, guztion laguntzaz, herriko telebistak berpizteko sahiakera egin genezake eta hauen bidez gure kultura ere zabaldu.
