Elkarrekin edo bakarrik goaz?



Informazioaren garaian bizi garela argia da, inoiz baino garrantsitzuagoa da informazioa maneiatzen jakitea, horretarako ezinbestakoak izanik sortu zaizkingun sare sozialak. Hauek egunerokotasunean bizitzako esparru guztietan geroz eta presenteagoak ditugu; gure harreman sozialen eraginkortasunean ( facebook, instagram, twitter..), informazioa bilatzerako orduan, bai eta gure aisialdia disfrutatzerakoan ere. Baina tira, garatu ote dugu hauek era osasuntzuan erabiltzeko gaitasunik? Ezetz esango nuke.



Geroz eta bakartiagoa den gizarte bat sortzen gabiltzalaren sentzasioan nago, nahiz eta aurretik aipatu dudan moduan, inoiz baino mekanismo gehiago sortu ditugun elkarreri lotuta bizitzeko. Informazioa topatzerako orduan, informazio gehiegi jaso egiten dugula iruditzen zait, ¨fake news¨ deitzen den fenomenoaren bonbardeaketarekin esaterako.  Nartzisismoaren gorakada izugarrian ardura handia daukala uste dut ere, interneten besteentzat sortu dugun irudia izanik gauzarik inportanteena.



Kontsumismoaren basakerian zer esan haundiegia dauka ere enpresek garatu duten monstruo horrek, hauek gure familia edo lagunek baino hobe ezagutzen dute, non irakurri, ze musika entzun, norekin hitz egin, ze gauza erosi edo ikusten ditugun dibertitzeko... eta guzti horren araberako algoritmoak sortu dituzte gu kontrolatu eta maneiatzeko. Beraz zein da biharko eguneko gizartean garrantzia izango duen planoa, erreala edo interneten sortzen joan garena?



Guzti honi gehitu beharko genioke egun pandemiarekin bizi dugun egoera, honek areagotzen duelako ezinbestean etxean egotea, eta honekin gure harremanak internet bidezkoak izatea, etxean garatzea gure lanbidea eta geroz eta plataforma ezberdin gehiagotan ematea gure izen-abizenak. 



Zein da beraz norabidea aldatzeko argigarria izan behar zaigun iritzi edo galdera? Ba egia esan ez dakit, gizarte honetako beste kide bat besterik ez naiz, baina turbokapitalismoaren fase berri honetan, geldi gaitezen segundu batez pentsatsera, solastera, plazan eseri eta mintzatu gaitezen gure beharretaz eta sortu nahi dugun komunitate motaz. Eredu hauen arteko talkak ekarriko duelako ezinbestean erantzuna. Zein tresna erabili eta nola baino, zertarako behar eta nahi ditugun, gure arteko bizitza lagunduko duen sistema laguntzeko, edo merkatuak markatu nahi duen erritmo bortitza ahalbideratzeko.