KIROL-APUSTUAK

Barakaldon, 2020ko ekainaren 17an.

Auzokide agurgarriak:

Badakizue, duela urtebete edo, gure auzoan apustu-etxea ireki zutela. Harrezkero,gure artean denak egiteko ohitura hedatu da, eta, tamalez; hori dela eta bat baino gehiago, egun, jokoaren menpekotasunak jota dago. Auzo-elkartekook kontu horri oso kezkagarria deritzogunez, nik, elkartearen izenean, gutun honen bidez, gai horri buruzko gure kezka helarazi nahi dizuet, pentsatzen baitugu ezinbestekoa dela jendarteari jakinaraztea zein diren jokoak sortutako arriskuak: bidenabar, hainbat ekimen proposatu nahi dizuet arazoari aurre egiteko, auzokoak elkarrekin borrokatzen bagara, buruhaustea ezereztea lortuko dugulakoan gaude eta.

Lehenik eta behin, ukaezina da gobernuak apusutak legeztatu zituenetik, gero eta jende gehiagok jokatzen duela, bereziki gazteek, haiek uste baitute posturak egiteak ez duela arriskurik. Horrez gain, apustu-etxeak hain errentagarriak omen dira, non gero eta gehiago baitaude, eta horren ondorioz, zaila da tentaldian ez erortzea. Halaber, hori gutxi izango balitz bezala, negozio horien jabeek lokalak ikastetxeetatik gertu jartzen dituzte, ondotxo baitakite gazteei erakargarria egiten zaiela dema-afera.

Horiek horrela, gaur egun, itzelezko arazoa dugula agerikoa da. alde batetik, kontuan hartu behar dugu gizartean ondo ikusita dagoela posturak egitea, demak gure kulturaren barruan daude eta. Bestetik, jokoak sortutako arriskuak ezagunak badira ere, legeek onartzen dituzte, eta, beraz, ez da erraza legearen kontra borrokatzea. Horrez gain, joko-arazoak ikusezinak dira, zeren eta, hasieran batean jokalarien ingurukoak ez baitira jabetzen arazoaz; izan ere, soilik buruhauste ekonomikoak azaleratzen hasiz gero, familiak ohartzen dira haien senidea jokoaren menpe dagoela.

Horregatik guztiagatik, dema-auziaren inguruko hausnarketa egitea merezi duela uste dugu. Guri dagokigunez, argi eta garbi dugu, erakundeak direla erru handia dutenak, moral bikoitzaz baliatzen baitira kontu honetan; arean ere, ezin da ukatu apustuak alkhhola eta drogak bezain kaltegarriak direla, baina, hori gorabehera, gobernuek beste alde batera begiratu nahiago dute, apustuei esker, etekin ekonomiko ugari lortzen dituzte eta. Horregatik, gure aburuz, guregan datza gakoa apustu-etxeak eta hauek sortutako kalteak ezerezteko, legeak haien alde daudelako. Hori dela medio, auzo-elkarteak ekimenen bat abian jarriko du, lokal horiek ekarritako ondorioei aurre egiteko: Esaterako, datorren astean, jokalari-ohiak gizarte-etxean hitzaldia emango du gazteei ohartarazteko apustuek buruhausteak besteik ez dutela ekartzen. Era berean, ekitaldia egiteko asmoa dugu, dirua biltzeko, eta arazo horren murgilduta daudenei laguntzeko.

Azkenik, gure elkartera etortzera animatu nahi zaituztegu, zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto konponduko baitugu egoera.

Besterik gabe, eta gure gogoeta baliagarria delakoan, agurtzen zaituztegu.

Auzo elkartearen kideak