Ireki berria da gure auzoaren sarbidean dagoen supermerkatua. Izan ere, lehen ez genituen produktu pila bat gure eskura kokatu ditu, hala nola elikagai askoren eskaintza zabala eta besterako zerbitzu baliagarriak. Enpresa honek egindako inbertsioa eskertzea arrunta izango litzateke, printzipioz gure bizipozaren alde jo baitute, baina zabalera berri honen xedea ez dago hain argi, eta gure bertako ekonomia txartotuko duela aurreikusi dugu erosle eta auzokide gehienok.



Hasiera moduan, gure kaleetan bertan lan egiten duten kideen zenbakia ez da txikia. Izan ere, egunero erabiltzen ditugun denden gehiengoa belaunaldiz belaunaldi familia berak mantendu dituztenak dira ia guztiak. Gainera, barazki-dendek, arraindegiek, harategiek, etab. egunero goizez garaiko produktu freskoak ekartzen dituzte, guk gure erosketak egiterakoan, primerako elikagaiak gure eskura izateko, nahiz eta hauen truke diru pixka bat gehiago ordaindu behar dugun. Familia hauek bere auzoaren onurarentzat lan egin dute beti, hain zuzen, eta guk haiei eskertzeko modurik onena bere dendetan erostean datza.



Bestalde, supermerkatu handi honen irekiera betiko salguneei erosle kopuru handia kendu ez ezik, hainbat langile ere beharko ditu funtzionatzeko. Soldata pisutsuak izango direlako berria argitaratu dute ere, eta nola ez, diru-sarrerren bila dauden pertsona ugari aurkeztu dira lan-eskaintzarako, enpresa handi honek beraien egoera txarraz aprobetxatuz. Kontratuak, ordea, abantaila eskasak dituzte eta oro har, behin-behienekoak izango dira, supermerkatuak garai bakoitzean duen eskariaren araberakoak. 



Beste arazo larri bat lanorduak dira, egunero aldakorrak izan baitaitezke, hain zuzen. Ohiko dendek ez bezala, goizetik gaueko ordu batera arte dauka ordutegi gisa, beraz, hango langileek ordu biak edo lasterrago geratzeko beharra izango dute ziurrenik. Langileen eta bere senideen arteko harremana gutxituko eta kaltetuko dela argi dago, lo-ohiturak aldatuz eta hauen psikologikoki kaltetuz.



Laburbilduz, kate handiko supermerkatu honen irekiera gure auzoko bizikidetza kaltetuko du, eta hau geldiditzeko zerbait egin ezean, laster ondorioak agertuko direla ziur gaude. Udalak orain erronka handia du bere aurrean, alde batetik hango langileen egoera ona bermatu behar du, esate baterako irekitze-orduak murriztuz. Beste aldetik, komertzio txikiak bultzatzeko kanpainia bat sortzea ondo deritzogu, betiko dendetan erosteak dakarren abantailak azpimarratuz, arazo hau beste herri eta hirietara heda ez dadila.