Sodupeko On Egin elkarte gastronomikoko egoitza

Zuzendaritza taldeari

Sodupen, 2021ko apirilaren 20an



Zuzendaritza talde hori;



Joandako astean, Sodupeko On Egin gastronomia elkartearen egoitza berritzeko daukazuen intentzioaren berri izan nuen. Hori dela eta, proposatutako aldaketak arakatzea erabaki nuen, eta zerrenda irakurtzen nenbilenean, hauetako batek sentiarazi zidan kezka eta ardura komunikatzeko beharra sentitu nuen: emakumeei elkartean parte hartzeko aukera bertan behera uztea.



Dakidanez, elkartea berritzeko eta nolabait modernizatzeko helburuarekin pentsatu dituzue egokitzapen hauek guztiak, eta oso ados nago erabaki horrekin. Hala ere, gaur egun emakumearen paperak daukan garrantzia gero eta handiagoa denez, nahiko desfasatua izango litzateke hauen presentzia zuen elkartean nuloa izatea. Azken finean, nahiz eta elkarte gastronomiko batetaz ari garen, bat baino gehiagok auzoko gizartearen ispilutzat hartzen du On Egin elkartea; horregatik, ezinbestekoa da gizarte moderno eta aurreratu bat isladatzea, zeinetan guztiok onartuak sentitzen garen.



Orain dela urte asko sortu zen elkarte hau, eta, denboraren poderioz, jendearen maitasuna irabazi du jaietan ekitaldi bereziak antolatuz eta lagunekin momentu onak pasatzeko aukera eskeiniz. Hau guztia egia bada ere, kontuan izan behar dugu Sodupeko lagun kopuruaren erdia emakumezkoa dela, eta hauek elkartetik baztertuz gero, ez zenuketela Sodupeko auzoko biztanleria bere osotasunean kontuan hartuko; ondorioz, jendeak kidetasunaren eta batasunaren kontrako mezua jasoko luke zuen partetik, eta horrek izugarrizko dezepzioa eragingo luke biztanleon artean.



Neurri berri honek eragingo lituzkeen eragin sozialak alde batera utzita, ekonomian ere izugarrizko inpaktua izango lukeelakoan nago. Izan ere, gure auzoko emakume askok urteak daramatzate formakuntza profesionala jasotzen enpresa eta elkarteak kudeatzeko, eta horietako askok On Egin elkartea garapenerantz zuzendu ahalko lukete. Horregatik, zentzugabekeria hutsa liteke hain prestatuta dauden kideen partaidetza debekatzea tradizioa jarraitzeko aitzakia erabiliz.



Emakumeei elkarte gastronomikoan bazkide izateko baimena emateaz aparte, gai honekin zerikusia daukaten zenbait aldaketa eta berritze bururatu zaizkit zuekin partekatzeko, baina ez dut aurrera egin nahi zuen erantzuna jaso aurretik. Beraz, nire mezua kontuan hartuko duzuelakoan, zuen erantzunaren zain egongo naiz. 



Adeitasunez,
